Mikel Arregui

Sorturtea: 1955

Afiliazio herria: Donibane Lohizune

Mikel Arregui, 1936ko gerlako errefuxiatu baten semea, 1955eko uztailaren 9an sortua da Donibane Lohizunen.

Batxilergoa ukan ondoan, sei urtez zuzenbidea ikasketak egin ditu Alemanian eta Frantziako Tolosan.

Euskal Herrira itzulirik 1978an, arrain saltzen hasi da Donibane Lohizunen arrain erosle baten etxean eta bere kondu 1980an. Beñat Mendiboure arrain-eroslearekin 1993an elkartu da DIMA enpresa sortzeko. 1994an, krisia garaia izan zen, arrantzaleek Espainian saltzen zuten arraina. Aurre egiteko, DIMAk enpresaren adar bat Oiartzunen ideki zuen, Mikel-ek zuzentzen duena gaur egun, Beñat-ek Donibane Lohizuneko DIMAren ardura duelarik. 25 langile Donibanen, 14 Oiartzunen, DIMAk segitzen du bere bidetik, elkartasunari eta kalitateari lehentasuna emanez, sorterriari leial egonez.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 99 99 - Mikel Arregui - Beñat Mendiboure 2010-11-09 1:19:25 Donibane Lohizune Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.