Duperou Baita ostatua, kirolari guzien bilgune

Lekukoa(k): Jean-Pierre Esain

Herria: Donibane Lohizune

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2012-05-02

Iraupena: 0:01:57

Erreferentzia: DL-1-27

EKE-ren artxibo-kodea: 1AV28

Gaia(k): Ostatuak eta tabernak, Kirola


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Jean-Pierre Esain

Jean-Pierre 1947an sortu zen, Bègles hirian. Aita donibandarra zuen eta ama senpertarra. 1948an, familia osoa Donibane Lohizunera bizitzera jin zen. Bi urte zituelarik aita tupustean hil zitzaion. Orduan, 4 edo 5 urtez, amaren aldeko amatxiren ardurapean egon zen. Brebeta lortu arte, Doña Maria eskola pribatuan ikasi zuen. Bost urtez itsasontzietako mekanikaria izan zen, eta, gero, 36 urtez, Bixente Badiolarekin arrain prestatzailea eta saltzailea izan zen.

Ezkondua da eta aita da. 2008az geroztik, erretretan da. Arineko kide aktiboa izan da, jokalari gisa lehenik eta klubeko administrazio kontseiluan gero. Rémi Dupérou eta Bixente Badiolarekin, Arineko abesbatzaren sortzailea izan zen.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.