Tokiko haragiaren kalitatea eta balorazioa

Lekukoa(k): Joseph Arrieta

Herria: Donibane Lohizune

Artxibo-funtsa(k): Donibane Lohizuneko herriko etxeko artxiboak

Bilduma: Donibane Lohizuneko memorio kolektiboa

Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire

Data: 2012-06-05

Iraupena: 0:03:28

Erreferentzia: DL-4-23

Donibane Lohizuneko herriko etxeko kodea: 1AV119

Gaia(k): Abere hazkuntza, Harakina, Hurbileko produktuak, Haragia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Donibane Lohizuneko herriko etxea

Joseph Arrieta

Joseph Arrieta 1939an sortu zen, Donibane Lohizuneko Akotz auzoko Urthaburu Etxeberria etxaldean. Hamar haurreko familian hazi zen. Raphaël eta Albine Latasten baserrian, bere burasoak maizter edo etxetiar bezala lanean ari izan ziren. 1962an, baserria erosi eta etxaldearen jabe egin ziren.

Familia esne ekoizpenaz eta baratzezaintzaz bizi zen (merkatuan eta etxaldean, esne eta barazki salmenta). Irabaziak osatzeko, inguruko beste laborari batzuekin Akoztarra elkartea sortu zuten eta animaliekin (zaldiak, idiak edo behiak) eta iraulkiekin auzoko zikinak biltzen zituzten. Gerora, jarduera hau Herriko Etxeak bere gain hartu eta mekanizatu egin zuen.

Joset (bere euskal izenaz), 15 urterekin, Peio Uhalde jaunaren harategian aprendiz gisa lanean hasi zen. 1971an, harategia erosi zuen. Erretretan sartu denetik, bere semeak du gaur egun Gambetta karrikan den Familien Harategia atxkitzen. Joseten semea harakina, xerriki saltzailea eta janari prestatzailea da.

Josetek ingurumena osoki aldatzen ikusi du (oihan-galtzea, urbanizazioa, autobidea, industria gunearen antolamendua).

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.