Lan ibilbidearen aurkezpena : kamisetak saltzetik, zinema bultzatzera « La Fidèlekin »

Lekukoa(k): Jokin Etcheverria

Orain dela hamabost urte hasi nintzen ikus-entzunezkoen munduan ekoizpenak bultzatzen. Hori baino lehen, Maiana Agorrody lagun handiarekin hasi nintzen lanean, Myjok markako arropa sortzen eta saltzen genuen. Gero Bilbora joan ginen elkarrekin, 2006an eta hor Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Burp (Basque Underground Report) izeneko bideo bat egin genuen. Gero hortik jalgi zen izen bereko telebista programa bat. Bi urtez ostiralero hogeita sei minutuko Burp saioa proposatu genuen, sekulako lan erritmoa zen. Ber denboran Chiloé izeneko programa aurkeztu nuen ere ETBn, lau urtez, hogeita sei saio izan ziren, munduan zehar grabatuak. Erran dezaket garai hori baliatu dudala formakuntza gisa ikus entzunezkoetan trebatzeko, izan ere nire hastapeneko formakuntza merkataritza sailean eduki nuen eta gero antzerkigintza ikasi nuen Bordelen. Telebistaz gain, eduki ezberdinak sortu ditut ere Baionako Urdin Euskal Herri Irratian. Horren ondoan, « La Fidèle Production » izeneko ekoizpen etxea martxan jarri nuen orain dela lau urte. Lau filma ditugu gure katalogoan gaur egun eta proiektu berri batzuk lantzen ari gara.

Lekukoa(k): Jokin Etcheverria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-03-29

Iraupena: 0:01:40

Erreferentzia: EKL-23-EKL 23-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 23-1

Gaia(k): Ibilbide profesionala

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Beste pasarte gomendatuak

Marie Darrieussecq (argazkia: Laukitik At - EKE) Play EKE video

Euskal literaturaren aktualitateaz

Marie DARRIEUSSECQ

1 min

Maiana Aguerre (argazkia: Laukitik At - EKE) Play EKE video

Beste proiekturik buruan?

Maiana AGUERRE

1 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.