« La Fidèle » ekoizpen etxearen lana

Lekukoa(k): Jokin Etcheverria

« La Fidèle Productionen », ikus entzunezko katalogo bat ari gara osatzen. Gure oinarrizko asmoa da zinema bultzatzea eta ondorioz horrek ekartzen dituen eskubideen parte bat hemen, ipar Euskal Herrian mantentzea, beste aberastasun bat, hots tituluen propietatea hona ekartzeko. Hori da ekoizle baten lana eta hori lortzeko filmak egin behar dira, sortu behar dira eta horretan gabiltza errealizadoreekin edo beste ekoizleekin elkarlanean, saiatzen gara filmak hemen Euskal Herrian egiten.

Gero, filmak egiteko ekarpenak oso ezberdinak izan daitezke, ekarpen logistikoak, ekonomikoak, ... Akelarre filmean adibidez, bietan parte hartu dugu, diru bat emanez eta hemen Lapurdin, lan talde batzuk, proiektuan, soinu edo irudien lan taldeetan sartuz. Kastinak antolatu ditugu ere eta banaketarentzat laguntza ekarri dugu, Frantziako Dulac Distribution etxearekin harremanetan. Gure lana da, filma horrek bere tokia eta publikoa edukitzea ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Akelarrek, sari asko lortu dituela gogoratu behar dugu bestalde, Madrilen bost Goya irabazi ditu, 2020eko Canneseko eta Zinemaldiko selekzioetan sailkatu zen, nahiz eta Covid krisiak aurkezpen horiek baldintzatu dituen zoritxarrez. 2017an Arte telebistak Pablo Agüerori sari bat eskaini zion, gidoiarengatik. Erran gabe doa filmaren arrakasta komertziala biziki inportantea dela denontzat, zenbat ikusle datorren gela ilunetara zenbat zinematan ikusgai den. Baina momentuz, osasun krisiaren ondorioz, Iparraldeko zine geletan oraindik goaitatzen ari gara Akelarreren proiekzioa hastea.


Lekukoa(k): Jokin Etcheverria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-03-29

Iraupena: 0:03:30

Erreferentzia: EKL-23-EKL 23-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 23-2

Gaia(k): Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.