"Etxe gabeak" antzerkia zentsuratua

Lekukoa(k): Daniel Landart

"Etxe gabeak" antzerkia, Lazkaorako idatzia; Joxe-Mari Begiristain eta antolatzaileak eskertzeko idatzi zuen eta osoki zentsuratua izan zen. Hori aitzin eman zuten "Noiz" antzerkiak ez zuen uste zuten zentsura kontrolik pasatu.


Transkripzioak

- Zein izan da taularatu gabe gelditu den obra?
- Ba hori izan zen “Etxe gabeak”. “Etxe gabeak” antzerkia, Lazkaoko gazte… bon, jende batzuek… beste batzuk… heentzat idatzi nuena, zeren hirurogoita hamar-hamaikan, “Noiz” antzerkia eman ginuen Lazkaon. Hemen lehen aldikoz talde hori… talde bat joaten zela Hegoalderat eta alimaleko arrakasta eta ongi etorri bat izigarria ukan ginuen. Joxe Mari Begiristain bereziki eskertu nahi nuke eta eskertzeko, prezeski, antzerki bat idatzi nien, bainan zentsuratua izan zen osoki. Eta… eta… eta pena. Pena izan zen, bainan, bestenaz, beste antzerki guziak emanak izan dira. Bai, zentsuratua izan zen osoki.
- "Etxe gabeak".
- “Etxe gabeak”. Eta zeren eman ginuela… “Noiz” eman ginuelarik ere, zentsuraren aitzinean pasatu behar izan ginuen, bainan etorri behar zen gizona edo gaztea, ez dakit, edo… apaiza edo ez dakit zer, ez zen etorri. Eta, beraz, ez ginakien libre ematen ahalko ginuenez eta eman ginuen, bai, eman ginuen. Eta, beraz, antzerki hori debekatua… eeee… zentsuratua izan zen eta zinez Hegoalden emaiteko egina zen eta nehoz… nehoz… nehoiz… nehork geroztik ez zuen eman. Ez da eman.
- Eta obra hori…
- Emaiten ahalko zen ere zentsura pasatuta eta, baina…
- Ez da hartua izan.
- Hori da.
- Bueno, orain botako dugu akuilua. Oraindik ere… antzerki lan hori taulan ikusi ahal izango litzeke? Moldaketarik beharko luke? Nola ikusten duzu?
- Uste dut bai. Ba bai, ba bai, ba bai.

Egilea(k)Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera


Lekukoa(k): Daniel Landart

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Lierni Elortza

Data: 2021-05-28

Iraupena: 0:02:22

Erreferentzia: DTI-002-DTI-00-019

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: DTI-002-019

Gaia(k): Antzerkia, Idazkari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.