Argazkia: Jakes Larre

Argazkia: Jakes Larre

Daniel Landart

1946
Afiliazio herria: Uztaritze

Donoztiriko Harrigainborda etxean sortu da Daniel Landart 1946ko abenduaren 11n, hiru haurrideko familian. 14 urte arte ibiltzen da herriko eskola publikoan eta Baionako Darracq inprimategian sartzen 1960ko abenduan.

1984 arte segituko du lanbide horretan (IPSO inprimategia 1968tik 1978ra eta, ondotik, Compo-Méca 1978tik 1984ra). 1984 bukaeran, tipografia eta linotipista lanbideak uzten ditu euskal kulturan profesionalki sartzeko.

1985etik 1989ra, antzerkigintza eta bertsularitza arloez arduratzen da Baionako Euskal Kultur Erakundearen baitan, eta gero, euskal kulturaz, orokorki, Baiona eta Hego Akitaniako Kultur Ekintza Zentroan.

Euskal kultur erakundean zuzendari-orde gisa sartzen da 1990 eta hala jardunen du 2010ean erretretara joan arte.

17 urtetan hasi da euskaraz idazten Daniel Landart. Hogoi urtez jardun du euskal antzerkigintzan (1965-1985): jokolari gisa (zortzi aldiz), sortzaile gisa (14 obra), eta hamabost bat obratan taula zuzendari gisa. Antzerkilarien Biltzarra sortzen du 1967an Baigorrin eta suharki parte hartzen du 1977an Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra elkartearen sortzean, Urnieta, Gipuzkoan.

Liburuak, artikulua idatzi eta kantuak ondu ditu ere Daniel Landartek. Bestalde ere, 1965etik 1974ra azkarki esku hartu du Enbata talde politikoaren aktibitateetan.

Irakur ere:

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-69 "Xuri, Gorriak eta..." antzerkia 1975 0:12:11 Maite Barnetche
2 MB-90 Errobi musika taldea 1976 0:15:38 Maite Barnetche
3 MB-150 Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria 1979 0:19:19 Maite Barnetche
4 MB-206 Xanpuni omenaldia : 2. partea 1982 0:15:16 Maite Barnetche
5 MB-215 Aita Larzabal (2. zatia) 1982 0:15:12 Maite Barnetche
6 MB-253 Manex Erdozainzi-Etxart 1984 0:16:06 Maite Barnetche
7 MB-254 Manex Erdozainzi-Etxart [frantsesezko azpitituluekin] 1984 0:16:04 Maite Barnetche
8 MB-278 Hazparneko galarrotsak 1985 0:15:17 Maite Barnetche
9 MB-284 Manuel Susperregui 1985 0:14:17 Maite Barnetche
10 EKE-12 Antzerkiaz - Daniel Landart 2007 1:07:20 Pantxika Maitia
11 EKE-ANTZ Antzerkiaz elkarrizketa 2007 1:08:04 Pantxika Maitia
12 ARRAGOA-1 Daniel Landart bere antzerkiaz mintzo 2007 0:07:35 Eugenio Arozena
13 239 239 - Daniel Landart 2015 1:22:00 Terexa Lekumberri
14 242 242 - Daniel Landart 2015 1:24:21 Terexa Lekumberri
15 DTI-002 DTI-002 - Daniel Landart 2021 1:11:00 Lierni Elortza

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Hitzaldiaren eta Daniel Landart-en aurkezpena 0:01:09
2 Lehen komedietan ikusle, 6-7 urtetan 0:02:26
3 Familiako giroa 0:02:35
4 Daniel Landart: aurkezpena 0:02:03
5 Munduko bi gerlen traumatismoa 0:02:08
6 Familia euskalduna 0:02:36
7 Militantzia politikoa Enbata mugimenduan (1965-1974): ideologia eta estrategia 0:05:27
8 Militantzia politikoa Enbata mugimenduan (1965-1974): inplikazioa sozial arloan 0:02:25
9 "Bai ala Ez", idazle gisa eman lehen antzerkia 0:01:09
10 "Etxe gabeak" antzerkia zentsuratua 0:02:22
11 Bere buruaren aurkezpena 0:02:00
12 Inprimeriatik artikuluak idaztera 0:02:39
13 Osasun ahula etsai eta konplize 0:01:38
14 Sortetxean ongi sustraitua 0:01:48
15 Amatxik euskaraz boz gora irakurtzen zion 0:01:07
16 Inprimeriako lehen urteak 0:01:11
17 Linotipista ofizioaz 0:01:53
18 Gazte eta Etxea kazeta euskaldunak 0:00:18
19 `Ahularen indarra´ liburuaren azalaz 0:00:39
20 Jende interesgarri asko ezagutu zuen gazte-gaztetatik 0:02:41
21 Euskaltzain urgazle eta antzerki idazle 0:01:01
22 Hogei libururik gora idatzi ditu 0:01:21
23 Aitzindari gai sozialak plazaratzen 0:02:46
24 Umorea, mezuak pasatzeko 0:01:07
25 `Aihen ahula´ liburuaz 0:01:19
26 Antzerkiak idatzi eta taularatu 0:01:38
27 Bizitzan aldaketetara ongi egokitu da 0:02:10
28 1968an lehen liburua: `Hogei urte´ 0:02:51
29 `Aihen ahula´ liburua oso irakurria 0:02:18
30 Nola hasi zen idazten 0:03:03
31 "Battita handia" liburuaz 0:01:51
32 "Battita handia" liburuaren pasarte jakin bat 0:01:43
33 "Enbataren xirimolan" kronika liburua 0:03:04
34 EKEk bultzatutako ekimenak eta herrien arteko loturak 0:01:56
35 Momentu historiko garrantzitsuak bizi izan ditu 0:01:45
36 Euskal departamendua sortzeko lehen urratsak 0:01:44
37 Euskara batuaren lehen urratsak 0:02:05
38 Iparraldeko liburuetan hiztegitxoaren aldekoa 0:01:31
39 Hegoaldean beti euskaraz 0:01:26
40 Euskarak egiten gaitu herri 0:00:45
41 Kantuen hitzak ere idatzi ditu 0:02:41
42 "Zure begiek" kantaz 0:00:30
43 Antzerkian bizi izandako pasarte bat 0:04:23
44 Telebistak ekarri zuenari buruzko hausnarketa 0:03:25
45 Lasaitasuna sentitu du idatzitakoak jasota direlako 0:00:56

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.