Ezpeletako pottokaren feria
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek Ezpeletako feriara bere pottokak eramaten dituen pottoka hazle bat segitzen du. Pottoka taldea mendian ibiltzen ikus daiteke eta hazleak esplikatzen du zer nolako ezaugarriak behar dituen pottoka batek onetsia izateko. Ferian hazleen arteko tratuak ikus daitezke.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273745
Grabaketa herria: Ezpeleta
Data: 1979-03-03
Iraupena: 0:16:13
Media mota: Bideoa
Gaiak: Feriak eta merkatuak, Kontrabanda, Abere hazkuntza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).