Izura
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Izurako herriaren bisitatzera gomitatzen gaitu Maite Barnetchek. Han, herritarrek, Izurak Jondoni-Jakobeko bideekin zer harreman duen kondatuko digute, bai eta beilariak nondik eta noraino ibiltzen diren. Besteak beste, "Putxotei"-ko iturria, Latsako jauregia eta Haranbeltzeko kapera bisitatuko ditugu.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBC06033517
Grabaketa herria: Izura-Azme
Data: 1985-12-01
Iraupena: 0:14:29
Media mota: Bideoa
Gaiak: Erlijioa, Auzoak, Kontakizun historikoak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).