Euskal etxea
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek erakusten du etxearen garrantzia euskal gizartean. Etxe mota desberdinak ikus daitezke, bai eta harrian zizelkatu ateburu anitz ere. Paul FAGOAGA-k, pilotari ohiak eta Lapurdiko etxearen arkitekturan adituak, azaltzen ditu etxearen ezaugarriak. Amaitzeko, erreportaiak erakusten du Ezpeletako euskal etxe berri baten adibidea, lehengo moduan eraikia eta altzariz hornitua baita.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047654
Grabaketa herria: Ezpeleta, Baiona, Sara
Data: 1972-05-15
Iraupena: 0:17:01
Media mota: Bideoa
Gaiak: Etxearen egitura, Eraikuntzak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).