Pantxoa Saint Esteben zizelkaria

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Pantxoa SAINT ESTEBEN zizelkari azkaindarraren erretratua egiten du. Artistak bere etxean kokatua du bere tailerra. Berak zizelkatu burdinazko, harrizko eta zurezko obrak ikus daitezke, bere etxe barnean edo baratzean pausaturik. Elkarrizketa luze batean zizelkariak esplikatzen du zer nolako sorkuntza egiten duen, bai eta euskararekin daukan atxikimendua ere


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273698

Grabaketa herria: Azkaine

Data: 1977-04-16

Iraupena: 0:15:31

Media mota: Bideoa

Gaiak: Euskara, Zizelkaritza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.