Etcheverry anaiak

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Heletako ETCHEVERRY anaiak -Michel eta Sauveur- aurkezten dizkigu. Lehena, Michel, 25 urtekoa, esku huskako pilotari txapelduna da. Elkarrizketa batean, bere ibilbidea kontatzen du. Aitak, Lucien ETCHEVERRY-k hitz batzuk erraten ditu euskal pilotaz eta seme pilotariaz. Bigarrena, Sauveur, 30 urtekoa, laboraria da. Hamar urtez, euskal antzerki talde batean parte hartu izan du. Erreportaian, Jean-Pierre CURUTCHET Heletako antzerki taldearen sortzailearekin batera, Telesforo de Monzon-ek idatzi "Hazparneko anderea" antzerkiaren zati bat ematen du. Emankizunaren bukaeran, ETCHEVERRY familia Michel-en inguruan bildu da. Elgarrekin "Ziburutik Sarara" abestia kantatzen dute.

Erreportaian ageri dira, hurrenez hurren, Michel Recalde Michel Etcheverryrekin pilotan ari, Michel Minjonnet, Jean-Pierre Heguy Etcheverry anaien osaba (Maddi Heguy euskal militantearen aita), Louis Ainciboure 30 urtez Heletako auzapez egon dena, Jakobe Ainciart (Piarres Ainciarten aita).


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047681

Grabaketa herria: Heleta

Data: 1974-01-21

Iraupena: 0:16:07

Media mota: Bideoa

Gaiak: Pilota, Kantua eta musika, Antzerkia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.