BER-06 - Pierre Labadie

Lekukoa(k): Pierre Labadie

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Komisioak bete fitxan idatzia den bezala, ageri da Haur prodigoaren testua xuxurlatua izan zaiola, irakurketa ixilune laburrez moztua baita. Aldiz "Ohoin baten aitortza" gogoz kondatzen du. Ixtorioaren fitxan den transkripzio fonetikoa ez datoz bat grabaketarekin, eta Jean-Noël Irigoyenen izena emana da (ixtorioa ezagutzen duen xuxurlaria ote da?). Oroitaraz dezagun elkarrekin grabatuak izan zirela Stolbergen 1917ko abuztuaren 1ean, beste 3 euskaldunekin.


Hizkuntza: Euskara

Euskalkia: Lapurtarra

Artxibo-funtsa(k): Prusiako Komisio fonografikoaren artxiboak (Alemania)

Bilduma: Lehen Mundu gerlako euskal presoen grabaketak (1916-1917)

Elkarrizketatzailea(k): Königlich Preußische Phonographische Kommission, Hermann Urtel

Berlingo Humboldt Unibertsitateko artxibo-kodea: PK 1099-1101

Grabaketa herria: Hazparne

Data: 1917-08-01

Iraupena: 0:07:08

Media mota: Audioa


Pasarteak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Lautarchiv, Humbold-Universität zu Berlin

Eskubideak zainduak. Kontsultagarri Euskal kultur erakundeko egoitzan (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera).

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.