Formatu desberdinetan kantuz ari

Lekukoa(k): Pantxix Bidart

Anitzetan eskatu didate bakarka aritzea eta anitzetan ere, zerbait sinple proposatzea, oihu gehiegirik gabe edo... Hauei ez diet kasurik egiten eta nik nahi dudana egiten dut. Taldearena maite dut gehiago partekatzen duzulako. Bestearen ekarpena duzu eta hori interesatzen zait. Muntatzen ari garen polifonia talde berrian adibidez, badugu xiberotar garbia alde batetik, musika inprobisatuen munduan dabilen Bilboko bat eta Hernaniko sagardotegi bateko jabea. Orduan bada halako nahasketa biziki interesgarria, ikustea bakoitzak zer ekartzen duen eta zer partekatzen dugun. Bakarlari gisa egiten duzun lan batean ez da berdin. Adibidez, bakarlari gisa egin dudan eHe diskoan, Mathieu Harambourrekin batera, zaila izan zait nire burua kokatzea. Disko hori nirea dela erraten dut, nik idatzitakoa delako, baina egia da Mathieuk anitz parte hartu duela alor ezberdinetan. Orduan diskoa nirea da, baina ez da arras horrela, zeren bien artean egina da.

Hor ohartu naiz halako proiektu batean, argi eduki behar duzula zer nahi duzun, behar duzula burua izan eta nik hori ez dakit egiten. Konturatu naiz proiektua ez dudala kudeatu, ez dakidala talde bat kudeatzen eta nik nahiago dudala besteekin batera aritzea. Horregatik nahiago dut talde lana. Gero, bakarlari gisa disko polit bat ateratzea egun batez ez dut baztertzen. Lehenik gitarra ongi landu behar dut eta gero ikusiko.


Lekukoa(k): Pantxix Bidart

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-04-01

Iraupena: 0:02:32

Erreferentzia: EKL-33-EKL 33-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 33-5

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.