Bertsogintza

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Bertsolaritzarekin harreman nahiko korapilatsua izan dut. Txikitan hasi nintzen bertsotan eta 18 urte arte edo hor aritu nintzen. Egia da bere garaian leku askotatik deitzen zidatela kantatzeko eta gazteegi harrapatu ninduela sentsazioa dut, pixka bat erre egin nintzen momentu batean. Orduan uztea erabaki nuen momentu batez eta harreman guztia moztu nuen bertsularitzarekin, saio gutxi joaten nintzen entzutera ere. Orain, azken pare bat urteetan erabaki nuen berriz hastea, hain justu Nafarroako taldekako bertso txapelketaren harira atera nintzen berriz plazara eta bertso eskolara joaten hasi nintzen berriz. Orain da momentua errango nuke, aski ohartuki ari naizela bertsotan eta inoiz baino gehiago ari naizela gozatzen, badakidalako nora noan eta zertara noan. Oholtza ez da asko gustatzen zaidan espazioa; badakit nahiko kontra esankorra dirudi behar bada baina egia da, espazio publikoa arte horretan, nire barrenean korapilo asko mugitzen dira eta asko kostatzen zait oholtza gainera ateratzea, badakit ez duela ematen baina benetan nire barnean hori mugitzen da. Ez dut uste kasualitatea den eta horretan ere genero perspektibak badu zer erran. Uxue Alberdik duela gutxi atera duen Kontrako eztarritik (Susa 2019) liburuan oso ongi esplikatzen du zer gertatzen den emakume bertsolariaren kasuan errate baterako. Baina bada ere gozatzeko eta gustatzen zaidan eremu bat, orduan taldearen babesean eta nire buruarekin ariketa kontziente bat eginda, lortzen dut gaur egun gozatzea plazetan; orduan, oraingoz gustora."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:02:44

Erreferentzia: EKL-16-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-11

Gaia(k): Bertsularitza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.