Immigranteen gaia
"Gai aski pertsonala da, duela bi urte hasi nintzen egoera lazten. Zure burua begiratzen duzu eta pentsatzen duzu zer ongi garen, zer lasai bizi garen eta nola egon gaitezke, beste batzuen egoerari begira, deus egin gabe. Hasi nintzen kantu bat egiten hortaz, gero hasi nintzen informazioa bilatzen eta idatzi nien etorkinez arduratzen diren Etorkinekin eta La Cimade elkartekoei; erranez etorkin bat hartzen ahal genuela denbora batez. Hasieran, nola pasatzen zen jakiteko deitu nien baina segidan gazte bat hartu genuen, aste pare batez hasteko. Azkenean bi aste horiek, urte eta erdi bilakatu ziren. Orduan ustekabean, oharkabean oso hurbileko gaia bilakatu zaigu. Orain gazte hori joan da etxetik, ikasketak segitzen ari da, desmartxak egiten ari da paperak lortzeko, momentuz, ongi doakio bizitza eta nik eriak gurutzatzen ditut. Gero egia da etxetik joan delarik urrundu garela gaitik izan ere energia anitz hartu digu eta emozionalki ere pizu da. Baina gai hori gogoan dugu beti. Euskaldunok ere ongi ezagutzen dugu gaia, herri etorkina gara, guk bizi izan duguna laguntzen gaitu hori ulertzen eta bultzatzen gaitu ulertu nahi izatera jende horiek bizi dutena."
Lekukoa(k): Nahia Zubeldia
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2020-12-15
Iraupena: 0:03:15
Erreferentzia: EKL-20-13
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-13
Gaia(k): Lagunartea eta familia
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.