Hedabideekiko harremana

Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

"Oso gazte hasi nintzen kazetaritzan, filologia uztea erabaki nuenean Berrian hasteko aukera bat atera zitzaidan, 19 urte nituen justu eta Baionako delegazioan 3 urte pasa nituen. Asko ikasi nuen; uste dut Berria eskola handi bat dela bai kazetaritza bai eta idazten ikasteko ere. Baina egia da pixka bat erreta bukatu nuela eta horregatik erabaki nuen ikasketei ekitea. Orain berriz sortu zait Berrian lan egiteko aukera, aldi honetan Andoaingo erredakzio nagusian, « Euskal Herria » sailean eta oso gustora nago. Egia da, kazetaritza gustatzen zait, idatzizko kazetaritza bereziki, niri idaztea gustatzen zaidalako eta horrek aukera hori ematen dizulako. Bestalde, tarte horretan, « Iritzi » sailean egon naiz astero kolaborazio bat egiten eta hori niretzako sekulako pribilegioa eta sekulako plaza izan da ere, aukera eman didalako, astean behin, nik nahi nuena idazteko, nire gogoetak plazaratzeko, iñolako filtrorik gabe, ez bazen nik nire buruari jartzen niona."


Lekukoa(k): Maddi Ane Txoperena

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-28

Iraupena: 0:01:28

Erreferentzia: EKL-16-4

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-16-4

Gaia(k): Kazetaria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.