Euskal Herria, aurrera ala atzera begira?

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Ezagutzen ditudan gazte euskaldunak aurrera begira daudela iruditzen zait. Uste dut herri hau ez doala hain gaizki. Oroitzen naiz 80. hamarkadako Euskal Herriaz, urratua, drogak irentsia, Iruñean adibidez. Iruñea drogak suntsitua zen; gauzak hobetu direla iruditzen zait.

Ez dut adin bera. Ez naiz jende berdinarekin egoten, beraz ez naiz ongi ohartzen. Langabezia anitz dago eta higiezin krisia ikaragarria da. Biziki zaila zaie gazteei etxe bat aurkitzea, baina halere, lana bada, Frantzia, Espainia, Europako beste leku batzuekin konparatuz. Ez da herri suntsitua. Gero, itxuraldaketak badira, Bilbon bezala. Ados eztabaidagarria da, baina egiazko hiri europarra bilakatu da, arrakasta bat iruditzen zait.

Eta euskararen itzulera bada. Agerikoa da. Ni 80. hamarkadako neska bat naiz eta horretatik moztuak ginen; gogoratzen naiz Lizeoko lagunez, Gorka eta beste batzuez, etxean euskaraz ari zirenak baina erraten ausartzen ez zirenak. Kasik lotsatuak ziren. Hori aldatu da erabat. Orain balore bat da euskaraz jakitea, harrotasun bat. Bestalde, identitateak garrantzia handia duen garaian bizi gara eta hori ez zait anitz gustatzen. Biziki paradoxikoa da. Hemengoak edo hangoak garela etengabe errepikatzean, unibertsalismoa ahazten zaigu erabat... Baina bada unibertsalak izan daitezkeen bere aberastasun propioekin iristeko modu bat. Delikatasun eta inteligentzia handia eskatzen du. Argi da, nondik gatozen jakitea lagungarri da burua argi edukitzeko, baina ikur bat osatzeraino... Horrek zainetan jartzen nau".


Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:02:06

Erreferentzia: EKL-7-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-8

Gaia(k): Euskararekiko atxikimendua, Euskal nortasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.