Arima erratiak

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Kaiet Indaburu

Herria: Iholdi

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-01-16

Iraupena: 0:01:51

Erreferentzia: 172-23

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV748

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-750

Gaia(k): Ipuinak, mitoak eta istorioak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Kaiet Indaburu

Kaiet 1921eko azaroaren 10ean sortua da, Iholdi Haixtogaraian ("Hariztogarai" hitzetik heldu den izena). Zazpi haurreko familia batean hazi zen. Haren ama lehen mundu gerlako alarguna zen (alaba bat bazuen ordukotz), berriz ezkondurik, beste sei haur ukan zituen, Kaiet barne. Herriko eskolan ibili zen, 11 urteetan zertifikata erdietsi arte. Gero, laborantza formakuntza segitu zuen, postaz, herriko apezak, Héguy erretoreak, lanak igande arratsaldeetan zuzendurik. Kaiet dantza jauzien ematen hasi zen, 14 urteetan hasirik, Antsoinia ostatuan (Garatenean), Poxuluberria etxeko Arñorekin, bai eta Fernand Franchisteguyren osabarekin. Lehen Besta Berria ezagutu zuen, 1932an Héguy erretoreak antolaturik. Erretorea klikaren sortzaile ere izan zen (1937). Kaietek Besta Berrin eta klikan parte hartu zuen, 1957 arte. Herriko apezak eta familia handiek elizako bestetan zuten eginkizuna aipatzen du. 1957an ezkondu zen eta bost haur izan ditu. Haixtogaraian bizi zen elkarrizketa egin zitzaionean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.