Pasatzaileen lekukotasunak
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honen gaia Bigarren mundu gerlan jende anitz Espainiara eraman zuten euskal pasatzaileak dira. Itsasu aldean, mendian den Borkatxen bentako etxeko-andereak eta pasatzaile izan den Joseph Durritçague Itsasuarrak kontatzen dute nola lagundu dituzten beharretan ziren pertsona horiek.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBC06015262
Grabaketa herria: Itsasu
Data: 1984-03-03
Iraupena: 0:15:11
Media mota: Bideoa
Gaiak: II. Mundu Gerra (1939-1945), Engaiamendu politikoak, Anekdotak, kontakizunak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).