Herriko festeen garrantzia

Lekukoa(k): Maiana Aguerre

"Zaila da denen izenean erantzutea baina baietz errango nuke, gazteentzat behintzat biziki inportanteak dira. Festa komitean hasteko berrogei gazte inguru ari gara, gaztetxean ere berdin eta komitetik pasa den jende andanak laguntzen gaitu beti festen antolakuntzan. Giro ezberdineko gazteak biltzen gara eta ez ditugu beti ideia berdinak; ni adibidez, biziki sartua naiz herriko gaietan, dantzan eta abar… baina bestalde badira horrelako proiektuetan sekulan sartzen ez diren jendeak. Horrek ez du kentzen toki batzuk edo momentu batzuk egon daitezkeela, non mundu ezberdineko jendeak gurutzatzen ahal giren, elkarrekin aditzeko eta gauzak elkarrekin egiteko, ideia ezberdinak izanik ere. Nik musika egitaraua eramaten dut eta batzuetan beste batzuek ideiak ekartzen dituzte eta egitaraua elkarrekin muntatzen dugu. Adibidez aurtengo bestetan DJ bat badugu asteartez zeren Tolosan ikasten ari den komiteko batek bertako DJ bat ezagutu eta ekartzea proposatu digu. Ideia ona iruditu zaigu gauza berri bat proposatzeko eta gure egitarauan sartu dugu.

Gero, herritar guztiak ateratzen dira besten denboran, ez denak ber egunetan bakoitzak bere egitaraua osatzen du, baina denak agertzen dira."


Lekukoa(k): Maiana Aguerre

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-21

Iraupena: 0:02:29

Erreferentzia: EKL-11-3

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-11-3

Gaia(k): Herriko giroa, Besta giroa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Euskal kultur erakundea

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Edozoin erabilpenerako Euskal kultur erakundearekin harremanetan sar.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.