Janaria eguneroko bizitzan

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Karmele Lopategi, Maria Rosa Lopategi, Arantza Goikoetxea

Herria: Jatsu

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-09-28

Iraupena: 0:01:58

Erreferentzia: 199-18

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV977

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-979

Gaia(k): Sukaldaritza, Politika iheslariak

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Karmele Lopategi

Karmele eta Maria Rosa Lopategi bizkaitarrak dira, 1928an eta 1924an sortuak, Muxikan (Gernikatik hurbil) laborari familia batean. Gernikako eta inguruetako bonbardamenduaren ondotik, ihesi, familia Mungiara joan zen, gero Deriora, Barrakaldora eta azkenik Bilbora. Handik, Lopategi hiru ahizpek, Arantzak bezala, Habana itsasontzia hartu zuten, La Rochelle-raino, gero autobusa Jatsuraino, non, diotenaz, denbora goxoa iragan baitzuten eta hezkuntza ona ukan. Bi urte berantago Bizkaira itzultzeak, haientzat, ez du Arantza Goikoetxearentzat bezain gogorra iduri (ikus bere lekukotasuna): ongi etorri beroa ingurumen triste eta suntsituan. Karmelek dio bere lagunekin luzaz eta ardura aipatu dituztela Jatsuko Lurdes Eusko Aur-Etxean iragan bi urteetako oroitzapenak, hau baitzen Espainiako Gerla Zibileko haur errefuxiatuak hartzen eta uda lekuak antolatzen zituen etxearen izena.

Maria Rosa Lopategi

Arantza Goikoetxea

Arantza Goikoetxea 1928an sortua da, Zeanurin (Bizkaia), zortzi haurreko familia batean. Gerla zibilaren denboran, haren aita Bilboko Larrinaga presondegian sartu zuten, heriotzara kondenatu, eta gero kargugabetu. Gernikako bonbardamenduaren ondotik familiak Miraballesera ihes egin zuen, ondotik Arrigorriagara eta azkenik Arrankudiagara. Handik, Arantza, bere bi anai-arrebekin eta lehengusuarekin (Gontzal Mendibil kantariaren aita), Santurtzira joan zen, handik, itsasoz, La Rochelle-raino eta handik, Lapurdiko Jatsura. Bi urte berantago, Bizkaira itzuli zen, amarekin bizitzera. Ama penaturik bizi zen, hiru haur gehiagori bizibidea ezin segurtatuz.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.