-
|
- Euskara
Margari Herran
1926 / 2021
Afiliazio herria:
Kanbo
Margari Herran ere Bizkaitarra da, 1926an Bilbon sortua. Haren aitak ardura handiak bazituen Eusko Jaurlaritzan. Ondorioz, 1937an, Margarik Ipar Euskal Herrira errefuxiatu gisa joan behar izan zuen eta, laster, Kanbon plantatu zen. (1940an, alemanak hara heltzean, kanboar baino errefuxiatu gehiago bazen Kanbon). Euskal errefuxiatu haur anitz izanik, patronaian dantza talde bat osatu zen, 1938 inguruan, eta Margari haren partaide izan zen. Talde hori doi bat desegin zen ondotik, bereziki errefuxiatuak etxera itzuli baitziren edo atzerrira joan. Margarik dantzatzen segitu zuen, hainbat aldiz (gerlaren ondotik, Donibane Garaziko Euskal Ezkontzan parte hartu zuen, orduan talde gisa antolatuak ziren Bordeleko euskal ikasle batzuk galdeginik - Michel Larroulet, Michel Labèguerie, Michel Inchauspé barne -). Gero Parisera joan zen, 1972 arte. Handik itzultzean, bere zerbitzuak proposatu zizkien Inès Larrouleti eta sortu berria zen Jeikadi taldeari. Bere amarekin, luzaz lagundu zuten jantzi egiten.
Margari Herran 2021ko apirilaren 12an zendua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 147 | 147 - Margari Herran - Inès Larroulet - Henriette Miral | 2012 | 1:10:43 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.