Euskarak leku handia bizitzan

Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

"Bai, berez doa. Euskal Herrikoa naiz, euskalduna, euskarak badu inportantzia handia bistan da eta hori hastapenetik, izan ere nire aita-amek ikastolara eramatea erabaki zuten. Nire ikasketa guztiak Seaskan egin ditut terminala arte. Gero euskaraz nahi nuen segitu ikasten eta Baionako fakultatera joateko aukera nuen, baina ikasketa garaia, etxetik alde egiteko garaia denez, Donostiara joatea erabaki nuen, euskal filologia ikastera.

Ondotik segitu dudan ibilbidea, irakaskuntzan edo beste, euskarari lotua da beti. Egia da ere betidanik argi izan dudala euskaraz lan egin nahi nuela eta hori lortu dut zeren ikasketen ondotik berriz itzuli nintzen Seaskara irakasle gisa euskara eta literatura ikasgaia ematera. Orduan, euskaraz ikasi, irakatsi, euskara irakatsi eta euskaraz bizi, sinpleki."


Lekukoa(k): Arantxa Hirigoyen

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-08-13

Iraupena: 0:01:18

Erreferentzia: EKL-12-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-12-2

Gaia(k): Euskara


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.