Amélie Lekumberry

Sorturtea: 1935

Afiliazio herria: Ortzaize

Amélie Aguerre, Lekumberry ezkondurik, 1935ean sortu da Ortzaizen, Estatu Batuetatik itzuli eta Erramun haren aitak bederatzi urte lehenago eraiki Lakaburua etxean, Laka errekaren bazterrean (Ihordoki auzotegia).

Gahardou auzotegian kokatu Mokartia etxean sortua zen Erramun Aguerre eta Hortza burguko auzotegian zen Kauterainia jatetxeko Kattalin Bordaren alaba bakarra herriko eskola pribatuan (1941-1949) eta publikoan (1949-1950) biltzen da zertifikata 1950ean lortzeko.

Ondotik Donibane Garaziko Argizabal menaiu zentrora doa, hilabetean aste batez, hiru urtez  (1950-1953), denbora gaineratikoa etxean iraganez eta « sasoiak eginez ». Alabaina, sasoi andana bat egiten du 1950 eta 1967 artean: 1950ean lehena,  Kauterainia jatetxean izeba eta amaren amarekin, Changala jatetxean ondoko hamahiruak bertan ezkondua baita Jeanne bere amaren beste ahizpa eta, azkenak Lurdesen. 

Pierre Lekumberryrekin 1967an ezkondu eta bi seme sortuko zaizkie 1968an (Ramuntxo) eta 1971n (Étienne). Ezkondu ondotik, (haren aitak 1960 hamarkadaren hastapenean plantatu akanpalekua eta 1982tik aitzina arrotz logela bilakatu) Lakaburuan eta bere aitak 1931n erosi zuen laborantza bordaldean du gehien bat lan egiten. Azken hau Amélie eta Pierrek 1971tik landa  ustiatzen dute, etxaldeko diru sarrerei landetxekoak (1973-1974) eta  kanpalekukoak (1982) gehitzeko. 

1990 hamarkadaren bukaeran hartu du erretreta Améliek.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 344 344 - Amélie Lekumberry - Pierre (Piarre) Lekumberry 2019-02-22 1:07:01 Ortzaize Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.