-
|
- Euskara
Jean (Nane) Arhets
1928 / 2018
Afiliazio herria:
Jutsi
Nane Arhets 1928ko apirilaren 30ean sortu zen Jutsiko Arlaenea etxean. Zazpi haurrideko familia bateko seigarrena zen.
Bere haurtzaroa eta gaztaroa Jutsin pasa zituen. Ezkondu arte, bere aitak erosi familia etxaldean lan egin zuen. 1950ean Jutsiko neska batekin ezkondu zen. Bikotea, Uharte-Hiriko Artetxea etxean laborari bezala plantatu zen. Elkarrekin bi alaba ukan zituzten.
Nane-ren aita kabalen merkataritzan ari zenez, Nane ere negozio horretan hasi zen ezkondu baino lehen, eta bizi osoan hortan aritu zen Artetxeko bizi baldintza zailak hobetzeko asmoz: baserri ttipia (5-6 hektarea), biderik gabea 1966a arte, kabalak erosteko beharra, etab. Horrela, Nanek Artetxea erosi ahal izan zuen 1966an.
Bere sorterriaren eta egin dituen kabala salerosketen oroitzapen batzuk ematen dizkigu.
Nane Arhets 2018ko urriaren bukaeran zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 115 | 115 - Jean (Nane) Arhets | 2011 | 1:23:10 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | ABK-5 | Oztibartarrak lekuko | 2024 | 0:54:00 | Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jean (Nane) Arhets : aurkezpena | 0:01:45 | |
| 2 | Tratulanta | 0:01:03 | |
| 3 | Errespetua eta arretatsua | 0:01:50 | |
| 4 | Bere lehen tratua | 0:05:03 | |
| 5 | Tratuak bere aitaren diruarekin | 0:01:28 | |
| 6 | Ibilitako herriak | 0:02:04 | |
| 7 | Hiitza ez errespetatua | 0:09:52 | |
| 8 | Janzkera | 0:00:41 | |
| 9 | Tratu kopurua astean | 0:00:40 | |
| 10 | Bizikletaz eta ondotik zaldiz | 0:01:55 | |
| 11 | Hazleen ekoizpena | 0:01:02 | |
| 12 | Kondutan hartutako irizpideak | 0:02:11 | |
| 13 | Eroslearen irizpideak | 0:00:56 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Tratulanta | 0:10:43 | |
| 2 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 |