Marie-Louise (Mailuisa) Barthe

1925 / 2019
Afiliazio herria: Urdiñarbe

Marie-Louise Mailuisa Camy, ezkondu ondoren Barthe, 1925eko  azaroaren 25ean sortu zen Urdiñarbeko Serbatenea izeneko etxean. Familiako hirugarren haurra zen. Haren ondotik ahizpa bat sortu zen, familia Garindainera bizitzera joan eta gero. Azken hau eritasun batengatik zendu zen 5 urtetan. 

Bere aita Idauze-Mendin sortu etxetiarra zen. Gaztetan, bideak egiteko harriak xehatzen aritu zen eta ondotik, lantegian aritu zen erretiroa hartu arte. 

Bere ama dendaria zen. Besteak beste, etxean espartin egiten aritzen zen, bai eta Baionatik trenez helarazten ziren arrantzako sareak konpontzen ere. Horrez gain, bere alabetarik batek Baionatik igortzen zion arraina saltzen ibiltzen zen etxez etxe. 53 urtetan zendu zen. 

Mailuisa Garindaineko eskolan egon zen 12 urte arte. Ondotik, etxean espartin puntak josten aritu zen 16 urte arte. Gero, industrian sartu eta lantegi ezberdinetan aritu zen. Lehenik, 100 bat langile zituen Pourtau enpresan aritu zen. Urte batez idazkari bezala aritu eta ondoren, tailer mekanikora pasatu zen. 

Bigarren Munduko Gerlaren denboran, René Elissabideren Bomba lantegian xaboiak egiten zituen, baina gerlatik landa lantegia Pataugas-etan berezitu zen. Orduan, Mailuisak Giraudier enpresan sartzeko parada ukan zuen eta bi urte eta erdiz han egon zen. 

1950ean ezkondu ondoan, Régum enpresako langilea zen senarra segitu zuen. Lantokia etxetik hurbil izanik ere, lan baldintzengatik (lerroan lan egin behar izatea eta giro txarra), lantegia utzi eta Giraudier-en enpresara itzuli zen juntatzaile bezala aritzeko. Bere haurrak sortzean, Mailuisak lantegia utzi eta etxean, espartinak egiten segitu zuen. 

Mailuisa 2019ko martxoan zendu da 93 urtetan.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 205 205 - Marie-Louise (Mailuisa) Barthe 2014 1:02:11 Maddi Oihenart

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Bizia okupazio denboran 0:03:39
2 Bonbardaketak 0:05:37
3 Janari eskasia eta txartelak 0:08:29
4 Xaboin egitetik espartingintzara 0:02:49
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.