-
|
- Euskara
Aña Bayle
1942
Afiliazio herria:
Urdiñarbe
Aña Bayle eta Élisabeth Dalgarrondo bi ahizpak Lakarriko Errekondoa izeneko etxean sortu ziren, Bostmendietako bidean, zazpi haurrideko familia batean (bi mutiko, bost neska).
Beren eskolaldia herriko eskolan hasi zuten, maiztasun handiago ala ttikiagoarekin. Familia Urdiñarben plantatu zelarik, Garindaineko eskolan ibili ziren 14 urte arte. Ondotik etxe barneko lanak egiten ikasteko klaseak hartu zituzten 16 urte arte, hiru aste lan eta aste bat teoria aldizkatuz.
Aña langileen munduan sartu zen 1959an: lehenik larru apaintzale bezala Maule behereko Giraudier enpresan. Ehun bat langilek Luxor markako oinetakoak egiten zituzten hor. 18 urtetan, sasoin bat egin zuen Lurdan. Ondoko neguan, Camgrand-ek kudeatu lantegian hasi zen, baina laster utzi zuen lansari hobea eskaintzen zuen Bidegain enpresara joateko. Han zazpi urtez egon zen. Zenbait urtez bere haurrak hazten aritu ondoan, Aña zazpi urtez zerbitzu langile bilakatu zen (menaiu atxikitzaile eta sukaldari-laguntzaile) haurrei zuzendu Esperantza zentro berezituan. Hura hetsi zelarik, hogeita bi urtez denbora erdiz lan egin zuen Jeztazeko De Menditte familiaren zerbitzuko. Bere senarrak bizi guzian lan egin zuen espartin eta zapatagintzan, lau urtez Elissabideren etxean (Bomba), hogei urtez Giraudier-en etxean eta azkenik Etchandy enpresan.
Horrela, Aña eta Elisabeth-en familiek egokitzen jakin zuten eta beren bizi eremuan enplegu gutti izanik ere, espartingintzaz baliatzen jakin zuten.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 203 | 203 - Aña Bayle - Elisabeth Dalgalarrondo | 2014 | 1:09:46 | Maddi Oihenart |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aña Bayle eta Elisabeth Dalgalarrondo ahizpak | 0:01:15 | |
| 2 | Añaren lehen esperientzia profesionala Giraudier zapata lantegian | 0:05:34 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Giraudier zapata lantegia (1959) | 0:03:58 |