Elisabeth Dalgalarrondo

1940
Afiliazio herria: Urdiñarbe

Élisabeth Dalgalarrondo eta Aña Bayle bi ahizpak Lakarriko Errekondoa izeneko etxean sortu ziren, Bostmendietako bidean, zazpi haurrideko familia batean (bi mutiko, bost neska). 

Beren eskolaldia herriko eskolan hasi zuten, maiztasun handiago ala ttikiagoarekin. Familia Urdiñarben plantatu zelarik, Garindaineko eskolan ibili ziren 14 urte arte. Ondotik etxe barneko lanak egiten ikasteko klaseak hartu zituzten 16 urte arte, hiru aste lan eta aste bat teoria aldizkatuz. 

Élisabeth 1954an hasi zen lanean, lehenik Cherbero enpresarentzat, eta ondoko urtean haurrendako oinetakoak egiten zituen Bidegain enpresan: burdinezko ziloen ezarpenaz arduratzen zen. 1958 eta 1959ko uda garaian, bi sasoin egin zituen Lurdan. 

1960an ezkondu zen eta bere lehen haurra urte bat berantago sortu zen. Handik goiti, Louis Latchèrek etxera ekarri espartinak josten aritu zen, haurretaz arduratzen zen ber. Hamabi pareko pakete batentzat 18 libera eskuratzen zituen, eta beste horrenbeste bost dozena pareren punten josteko. Pare bakoitzarentzat 6 oren pasaturik, bizitzeko doia irabazten zuen. 

1966an, etxea erosi zuen bere ahizparen etxetik hurbil, Nabarziko herrian. Ondotik, bizia hobeki irabazten zuen hogeita bi urtez denbora osoz Les Events zentroan lan eginez, 1979tik 2001era.

Denbora berean, bere senarra Onizepeko Zubero enpresan ari zen, bai eta etxean ere. Alabaina, oren gehigarriak egiten zituen, espartin zolen bulkanizazioa egiteko etxean instalatu lantegiari esker. 

Horrela, Aña eta Elisabeth-en familiek egokitzen jakin zuten eta beren bizi eremuan enplegu gutti izanik ere, espartingintzaz baliatzen jakin zuten.  

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 203 203 - Aña Bayle - Elisabeth Dalgalarrondo 2014 1:09:46 Maddi Oihenart

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Elisabeth Dalgalarrondo: espartin bat eskuz egin 0:05:04
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.