Jean-Michel Bedaxagar

1953
Afiliazio herria: Urdiñarbe

Jean-Michel Bedaxagar 1953ko uztailaren 14an sortua da Urdiñarben, arotz familia batean. Hiru haurretarik zaharrena da. Familiaren aroztegiko giroan hazi zen eta, naturalki, segida hartzeko prestatu zen. Urdiñarbeko eskolaren ondotik, Mauleko kolegiora joan zen eta gero, Ariège eskualdean, laborantza mekanikaren alorrean berezitu zen, bi urtez. 18 urte betez geroz, arotza da, Urdiñarben. Dantzari familia batetik heldu da. Xiberotar dantzak 17-18 urteetan ikasi zituen, herriko zaharrek irakatsirik. Jean-Michelek beti maite izan du haiekin biltzea, haien jakintzaren biltzeko. Dantza, kantua, musika (txülüla eta ttun-ttuna), maskaradak, pastoralak: kultur ondare horren zale handia da. Xiberoko kantu herrikoia landu duen kantari gisa ezaguna da, gehienik, Jean-Michel Bedaxagar, baina txülüla eta ttun-ttun jole ezagunenetarik ere da. Haur denboran, herriko plazan eman zen maskaradan, Copen jotzen entzun zuen egunaz geroz txülülak liluraturik, bakarrik ikasten hasi zen. Jean-Michelek orduko txülülari zaharren kontseiluak bildu zituen eta frankotan Pierre Aguer Garat-Arhane atabalariarekin jo zuen. Jean-Michel Bedaxagarrek bederatzi maskaradatan parte hartu zuen. Lau aldiz, Süjet izan zen (aktore nagusi). Agosti Xaho (1989) pastoralaren egilea da. Ondotik, beste pastoral bat ere idatzi zuen, Aliénor (2014), "lehengo moldean" emanen dena,aspaldiko pastoralen ezaugarriekin: aktore (17) eta musikari (3) guti, emazteen (aktore) eta gizonen (dantzari eta musikari) arteko bereizkuntza zorrotza eta taula joko soilak. Heldu den ikusgarri hori gaur egungo pastoralaren bilakaerari buruz eraman duen gogoetaren fruitua da. Gogoeta hori aipatzen digu. Estilo soil eta apaindurarik gabekoa eta interprete hoberenen artean hautatu aktore kopuru ttipia gomendatzen du. Jean-Michel Bedaxagar Xiberoko kultur ondarearen transmisio zuzenaren katebegi garrantzitsuetarik da.

Ikus ere bai

Zati hautatuak

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-67 Odol berria taldea 1975 0:16:03 Maite Barnetche
2 MB-138 Ibaneta pastorala 1978 0:29:49 Maite Barnetche
3 MB-176 Urdiñarbe phastuala aitzin 1980 0:15:02 Maite Barnetche
4 MB-177 Iparragirre pastorala Urdiñarben 1980 0:20:02 Maite Barnetche
5 MB-185 Etxahun Iruri : bigarren partea 1981 0:15:13 Maite Barnetche
6 MB-258 Koblariak Xuberon 1984 0:15:12 Maite Barnetche
7 OXT-2007-KD-01 Senpereko kantu xaharraren eguna (2007) - Grabaketak (1/2) 2007 1:18:14 Oxtikenea elkartea
8 OXT-2007-KD-02 Senpereko kantu xaharraren eguna (2007) - Grabaketak (2/2) 2007 1:14:04 Oxtikenea elkartea
9 184 184 - Jean-Michel Bedaxagar 2013 1:15:00 Maddi Oihenart

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Bi bertset dolorusik 0:03:41
2 Otxalde eta Etxahun 0:06:38
3 Eperra 0:05:45
4 Maria Solt eta Kastero 0:03:07
5 Nafarroa 0:03:41
6 Domecq mariñelaren hiltzia 0:05:41
7 Jean-Mixel Bedaxagar: aurkezpena; Urdiñarbe 1950 urteetan 0:03:27
8 Ibilbide profesionala 0:02:51
9 Urdiñarbeko dantzari leinu luzea 0:02:35
10 Primakak 1930an : bere aitatxi epaimahaikide 0:00:51
11 Bere aitatxi: Entseñari 1923ko maskaradetan 0:00:53
12 Dantzari arraroak 1950 urteetan 0:00:31
13 Maskaradak Urdiñarben: etena 1949-1977 artean 0:00:39
14 Jean-Michel-en lehen irakaspenak Aguer anaiekin 0:00:56
15 Jean-Mixel Bedaxagar, txülülari eta ttun-ttun joile: hastapenak 0:02:55
16 Poutou, XX. mende hastapeneko txülülari 0:00:44
17 Jean-Michel Bedaxagar musikari maskaradetan 0:01:33
18 Ximun Patalagoity, izengoitiz Xotal, eta Beñat Hegoburu Ttambour 0:04:07
19 Maskaradak Urdiñarben: bestaldiak 0:00:38
20 Maskarada guzien harrera Atharratze-Sorholüzen, Ostegun ihauteriz (Lerdo) 0:00:43
21 Bralia eta Braletik Jauztia 0:01:49
22 Pierre Arbustan 0:01:13
23 Ttun-ttun joile ezagunenak 0:03:38
24 Jean-Michel-ek maskaradetan jokatutako errolak 0:00:58
25 Maskaradak: tokiko ondarearen aurkitzea 0:01:48
26 Pierre Aguer, izengoitiz Garat Arhane 0:03:36
27 Maskaradak: dantzarien jantziak eta osagarriak 0:01:40
28 Erramun Tartachu 0:01:13
29 Pastoralak Urdiñarben XX. mendean 0:00:48
30 Agusti Xaho pastoralaren idazlea (1989) 0:04:19
31 Ibañeta pastoralaren süjet (1978) 0:03:55
32 Pastorala: abesbatzaren mistotasuna 0:03:53
33 Pastorala: aktore kopuruari buruz gogoeta 0:01:15
34 Pastorala: bikaintasunari buruz, kalitatearen zorroztasuna 0:02:41
35 Algeriako gerla eta baserrialdearen hustea 0:01:07
36 Xiberotar kantari ezagutuak 0:03:49
37 Jean-Mixel Bedaxagar kantariaren lehen kantaldia 0:10:33
38 Kantariaren biren oroitzapenak 0:02:27

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.