Beñat (Bernard) Berçaits

1939
Afiliazio herria: Oragarre

Beñat Berçaits 1939ko abuztuaren 18an sortu zen Oragarreko Etxebeheitia izeneko etxean, Laharanne-Uharane auzoko Kaskileta bazter herrixkan. Bi arreba (bat zaharragoa, bestea gazteagoa), burasoak eta aitaren aldeko amatxirekin hazi zen. Herriko serorekin otoitzak baina ere irakurketaren eta idazketaren oinarriak ikasi ondoan, lehenik bere auzoko eskola publiko mistoan ibili zen (1947-1951), eta gero Zelai auzoko mutikoen eskolan (1950-1952).

Hezkuntza orokorra Hazparneko kolegioan bukatu (1952-1953) eta laborantza alorreko ikasketak egin zituen Donapaleuko Garicoits-enea kolegioan. Horrela, hiru urtez, hilabete guziz aste bat kolegioan ikastera joaten zen (1953-1956). Hogei urtetan, hogeita zortzi hilabeteko soldadugoa egin (1959-1961) eta etxaldean plantatu zen.

Aita 1965ean hil zenetik, familiako etxaldearen segida hartu zuen amaren laguntzarekin. 1982an, ama elbarritua gelditu eta 1989an zendu zen.

1999an erretiroa hartu duenetik, lurrak ilobari errentan eman dizkio eta oraino Etxebeheitian bizi da. Beñat Berçaits herriko kontseilari izan zen 1965etik 1972ra.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 341 341 - Beñat (Bernard) Berçaits 2019 1:10:53 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.