-
|
- Euskara
Ganixon Bergara "Txistu"
1925 / 2020
Afiliazio herria:
Sara
Ganixon Bergara Saran sortu zen 1925eko irailaren 6an, Olhabide auzoko Hiriburua etxean. Laborari familian sortu zen, baina ez zitzaion sekula laborantza gustatu. Haatik, kantuarentzat eta musikarentzat beti erraztasunak ukan zituen. Kantu franko ikasi zituen, bereziki bere aitatxirekin, eta 7 urtetan jadanik ehun bat kantu bazekizkien. Zertifikata 12 urtetan ukan zuen, eta orduan hasi zen solfeoa eta txistua ikasten Saran errefuxiatua zen Hego Euskal Herriko euskaldun batekin. 1939an, ebanozko lehen txistua ukan zuen. Orduz geroztik bere irakasleak erakutsi bidetik segitu zuen: bestaz besta ibili zen Euskal Herrian gaindi, eta egun guziez bere teknika zaintzen eta hobetzen zuen.
1947an Bidegainea etxea erosi zuen eta Txistu hotel-jatetxea sortu; erretreta hartu zuen 1980. hamarkada bukaeran. Bere ostatuan lan egiten zuen, eta aldi berean bizi osoan txistuan ari izan zen Euskal Herriko plazetan. Bere biziaren bukaeran, Ganixonek 1939az geroztik lagun zuen bere txistua Sarako Herriko Etxeari utzi zion. 2020ko uztailean zendu zen.
Gehiago jakin
- Oroimenaren barna: Ganizon Bergara "Txistu" - Ttipi-ttapa aldizkaria - Senpereko gehigarria - 2000-05-18 (PDF)
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | EKE-MUS1947.006.121 | "Errakozu ene partez milaka goraintzi" kantua | 1947 | 0:02:15 | Claudie Marcel-Dubois , Marie-Marguerite Pichonnet-Andral | |
| 2 | OXT-1999-DAT-04 | Senpereko kantu xaharraren eguna (1999) - Grabaketak (4/8) | 1999 | 1:36:44 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 3 | OXT-1999-DAT-05 | Senpereko kantu xaharraren eguna (1999) - Grabaketak (5/8) | 1999 | 1:36:02 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 4 | OXT-1999-DAT-06 | Senpereko kantu xaharraren eguna (1999) - Grabaketak (6/8) | 1999 | 1:35:43 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 5 | OXT-1999-DAT-07 | Senpereko kantu xaharraren eguna (1999) - Grabaketak (7/8) | 1999 | 0:37:10 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 6 | OXT-1999-DAT-08 | Senpereko kantu xaharraren eguna (1999) - Grabaketak (8/8) | 1999 | 0:59:49 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 7 | OXT-1999-DAT-01 | Senpereko kantu xaharraren eguna (1999) - Grabaketak (1/8) | 1999 | 1:35:15 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 8 | OXT-2000-DAT-09 | Senpereko kantu xaharraren eguna (2000-2001) - Grabaketak (1/7) | 2000 | 1:36:15 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 9 | OXT-2000-DAT-10 | Senpereko kantu xaharraren eguna (2000-2001) - Grabaketak (2/7) | 2000 | 1:28:10 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 10 | OXT-2000-VID | Senpereko Kantu xaharraren egunaren bideo grabaketa (2000. urtea) | 2000 | 1:44:28 | Jakes Larre | |
| 11 | OXT-2001-DAT-14 | Senpereko kantu xaharraren eguna (2000-2001) - Grabaketak (6/7) | 2001 | 1:36:24 | Raphaël Parejo-Coudert | |
| 12 | OXT-2001-DAT-16 | Senpereko kantu xaharrak (2000-2025) - Grabaketak (1/3) | 2001 | 1:36:36 | Jakes Larre | |
| 13 | OXT-KZ-BK | Kantu grabaketak Senperealdean | 2001 | 1:16:00 | Oxtikenea elkartea | |
| 14 | OXT-1999-2009-CD-01 | Kantu zahar bilduma 1999-2009 - Oxtikenekoak (1/2) | 2009 | 1:14:23 | Oxtikenea elkartea | |
| 15 | 145 | 145 - Ganixon Bergara | 2012 | 0:55:17 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Sarako Ganizon Bergara txistularia | 0:30:07 | |
| 2 | Kantua eta txistua maite | 0:05:22 |