Jean-Baptiste Bidart "Kuxkurrio"

1926 / 2020
Afiliazio herria: Baigorri

Jean-Baptiste Bidart, Jamattitt Kuxkurrio gisa ere ezagutua, Baigorrin sortu zen, Potroxoenean, 1926an.

Familiako sei haurretarik gazteena zen. 14 urteetan, herriko eskola publikoan zertifikata erdietsi ondoan, bere aitaren aprendiz bilakatu zen, hura zurgina baitzen, eta zurgintzan ari izan zen erretreta hartu arte. 1942an (16 urte zituen), euskal dantzen ikasten hasi zen, herriko kermeza baten karietara. 8-10 mutikoko taldea, neska kopuru beraz fite osaturik, 1946 arte ari izan zen. Urte hartan, dantzarietarik batzuk soldadugora deituak izanez, Arrola taldea gelditu zen. Hala ere, Jean Nespriasek eskola pribatuan eman dantza eta txistu kurtsoek lekukoa hartu zuten. Ikasle hoberenak, gero, Donibane Garaziko Garaztarrak taldean sartu ziren. 1966an, Jamattittek Arrola dantza taldea berriz osatu zuen. Urte luzeetan, kanpoko irakasleak Baigorrira jinarazi zituen (Koldo Zabala, Biarritzeko Ospital, Donibane Lohizuneko Betelu). Gazteak Hego Euskal Herrira ere eraman zituen, dantzen ikasteko eta ikusgarrietan aritzeko. Nahiz eta zurgintza enpresa eta familiako betebeharrak izan (lau seme), Jamattittek, hamar bat urtez, sutsuki eta sinestearekin, taldearen bizia sustatu zuen. Denbora hortan, Euskal Dantzarien Biltzarreko bilkurak ere segitu zituen.

Gaur egun, belaunaldi berriek (bere semeak eta ilobasoak barne), herrikoia izateko xedea duen dantza taldearen segida segurtatzen dute.
Nahiz eta ez zuen aitortzen (euskal onestasuna), Jamattitt Bidart urteetan erreferentziazko pertsona bat izan da Ipar Euskal Herriko koreografoendako, hala nola Koldo Zabalarendako (ikus haren lekukotasuna, 19 AV/174-175). Koldok zinez miresten zuen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 138 138 - Jean-Baptiste Bidart 2012 0:46:44 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.