Ambroise Burguburu

1946
Afiliazio herria: Santa Grazi

Ambroise Burguburu Urdatx/Santa Grazin sortu da 1946ko maiatzaren 20an, Elichalt edo Elixaltia etxean, eta gaur egun laborantza txiki bat badu eta honi datxikola ostatu bat eta emazteak eta alabak kudeatzen duten ibiltari taldeen aterpea. Bera erretiratua da bainan etxaldeko lanak beti egiten ditu.

Ambroisek bere haurtzaroa Santa Graziko herri erdi-erdian (bürgüan) iragan du. Bost urteetarik hamalau urtetaraino, herri erdiko eskolara joan da. Honetan 1950eko urteetan, 25 haur badira eta kaserna auzokoan 60, bainan azken hau 2000garren urtean hetsia izan da. Eskolatze denboran, Ambroisek “euskal haserrea” badauka, euskaraz mintzatzea debekatua izan baitzaio.

1960tik 1963ra, Berrogaine-Larüntzeko laborantza lizeora joan da eta gero familiako etxaldera itzuli da.

1960ko urteen hasieran, laborantza etxeek ez dute hamar hektarea baino gehiago eta ardiek jetzaldi bakoitzean, doi-doia hamar pinta esne ematen dituzte. Bortuan, gehienetan, lau olhetarainoko ardien olhalteak ediren daitezke. Saiatzen dira diru irabaziak ihiziko mozkinekin emendatzera - lepahori edo marta-larrua salduz -, Lombardi oihangintzarako italiar enpresak hornitzen dituen oihaneko lanak eginez, edo oraino kontrabandoaren bidez - Santa Graziko aduana kaserna 1973an hetsi dute -.

1953an hasi da espeleologiaren abentura, la Vernako gelaren aurkikuntzarekin. Emeki-emeki, Santa Grazi turismoari ideki da, eta gaur egun ekarpen garrantzitsua dakar herriko ekonomiari.

Halere, herria husten ari da; 1960ko urte amaieran, 600 biztanle baziren, eta 2021ean ez dira 200 baizik.

Hogei bat laborari gelditzen da bainan aldiz badira hogei landetxe edo ibiltari aterpe, bost taberna-ostatu, epizeria bat eta hogeita lau bigarren bizitegi, elizako auzoa bakarrik kontutan hartuz. Derragun jabe nagusienak Bordelekoak edo Landesetakoak direla.

Gehiago jakin

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-78 Eguberri hurbiltzen denean Santa Grazin 1975 0:15:45 Maite Barnetche
2 MB-152 Santa-Graziko bizia 1979 0:18:30 Maite Barnetche
3 391 391 - Ambroise Burguburu 2021 0:50:39 Dominika "Titika" Recalt

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Mendiko laborantza 0:02:44
2 Bi lan dituztenak 0:01:48
3 Oihaneko lanak 0:05:06
4 Larru salmenta 0:03:47
5 Kaserna eta kontrabanda Santa Grazin 0:04:49
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.