Dominika Daguerre

Sorturtea: 1952

Afiliazio herria: Baiona

Dominika Daguerre Parisen sortu da 1952an. Michel Daguerre (1929-2015) eta Jeannine Pluvinage-ren (1931-2017) alaba da, lehena inprimategi langile, Ezpeize-Ündüreinekoa (Xiberoa) sortzez, Pariseko eskualdean atzerriratua 15 urtetan, eta bigarrena enplegatu, pariseko eskualdekoa sortzez.

Hiru haurriden arteko gehien, bigarren mailako ikasketak Champigny-sur-Marne-en egiten ditu eta unibertsitatera doa Vincennes-eko fakultatean lanean aritzean.

Dominika euskararen ikastera etortzen da 1976ko udan (Mende Berri elkarteak antolatutako ikastaldia), Euskal Herrian plantatzen da eta Mende Berrin eta ondotik Ezker Berrin parte hartzen du.

Parisera berriz itzultzen da 1978ko urte bukaeran eta berriz etortzen da behin betiko 1983an.

Bere engaiamendu militantea jarraikia da hortik goiti gizarte borroketan (batez ere skuatak 1983an, langile kolektibo ezberdinak, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikataren sortzea Ipar Euskal Herrian 2000an), zapalkuntzaren aurkako borrokan (Laguntza, Errefuxiatuen Sustengu Komitea-ESK eta Errefuxiatu eta Presoen Sustengu Komitea-EPSK,...), bainan ere ezker abertzale talde politiko ezberdinetan : Laguntza (1981etik 1983rat), Ezkerreko Mugimendu Abertzalea-EMA (1985), Oldartzen kolektiboa (1989), Herriaren Alde (1994), Abertzaleen Batasuna (1995etik 2001erat), Euskal Herria Bai (2012tik goiti, 2013an bereziki).

Paraleloki, Dominika Daguerre-ek Seaskako kolegio eta lizeoan lan egin du historia-geografia irakasle gisa 1985etik 2013ra. Jakes Bortayrou-ren laguna da eta 1990an sortu den Kilmen Bortayrou-ren ama.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 304 304 - Dominika Daguerre 2017-11-14 2:00:46 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 68ko maiatza 0:01:21
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.