-
|
- Euskara
Dominique Ardoin
1932 / 2020
Afiliazio herria:
Izpura
Dominique Ardoin 1932ko abuztuaren 11n sortu zen Izpurako Errexainia etxean. Lau haurren arteko zaharrena da. Bere aita hargina zen, bere ama dendaria.
1936an, lau urterekin, Izpurako eskola publikoan abiatu zen, han Eiheramendi izeneko erient komunista bazelarik. 1940tik 1945era, berettera izan zen eta esperientzia harek biziki oroitzapen mingarria utzi dio.
Dominiquek ikasketak Donibane Garaziko kolegio publikoan segitu zituen (1943-1947), eta ondotik Angeluko Cantau lizeoan, han altzari maiasturugo CAP agiria lortu zuelarik (1947-1950).
Diploma profesional hura lorturik, bere aprendizgo nagusiarekin segitu zuen lanean 1964a arte. Arte hortan, soldagogoa paraxutistekin egin zuen (1953ko hastapenetik 1954ko irailera, Tolosan, Baionan eta Pauen) eta hilabete batzuk Algeriako gerlan eman zituen (1956ko apiriletik azarora).
1958an, Mailuxa Irozekin ezkondu zen eta harekin, bi alaba ukan zituzten: Yvette (1960) eta Béatrice (1964).
Altzari maiasturugoan goiti joateko biderik ez zela ikusirik, ihizizain konkurtsoa pasatu zuen 1964an eta hiru hilabeteko formakuntza segitu zuen Loiret departamenduan kokatua den Dry herriko Bouchet-eko eskola profesional eta tekniko nazionalean.
Ondotik, ihizain bezala aritu zen Donibane Garazi aldean, gradoz gora joateko parada guzietaz baliatuz: 1968an pasatu konkurtsoari esker, ipar Euskal Herriko 7 ihizizainen ardura hartu zuen eta 1987an pasatu bigarrenari esker, 24 ihizizainez osatzen den Pirinio Atlantikoetako ihizizaingoaren buru bihurtu zen. 1982an (urtarriletik irailera), baina ere 1987an, Saint-Pierre-et-Miquelonera igorria izan zen urte batez hango ihizizainen formatzeko.
60 urtetan bere arduretarik doi bat aspertua baitzen, 1992an, Ihiziaren Erakunde Nazionalak (ONC) eta bereziki Ikerketa eta Garapen Zuzendaritzak, Harrapariei eta desmasiak egiten dituzten animaleei buruzko Azterketa eta Ikerketa Zentro Nazionalaren bidez (CNERA), bere neurriko lanpostu bat eskaini zioten Dominiqueri: Ihiziaren eta aberedi salbaiaren zaindari nazional nagusia bilakatu zen. Bost urte eman zituen neguan (azarotik maiatza arte) harrapari handiak behatzen eta udan (maiatzetik urrira) hartzen ibilbideak segitzen Aspe eta Ossauko ibarretan. Bere erranen arabera, bere bizi profesionaleko urte hoberenak izan ziren haiek.
Dominique 1997ko abuztuaren 11n erretiratu da, 65 urteetan.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 346 | 346 - Dominique Ardoin | 2019 | 1:42:09 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Dominique Ardoin: Izpura Errexainia sortetxeko familia | 0:01:35 | |
| 2 | Ihizizain baten eginkizunak | 0:13:58 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ihizizain baten eginkizunak | 0:05:06 | |
| 2 | Kabalen zaintza neguan | 0:03:59 |