-
|
- Euskara
Mailuxa Ardoin
1935
Afiliazio herria:
Izpura
Mailuxa Iroz (ezkondu ondoan Ardoin) 1935eko apirilaren 18an sortu zen Luzaideko (Nafarroa) mendi aldeko Ahuntzainenia etxean, herriko plazatik 5 kilometrotan. Bere ama bera sortu eta bi oren berantago hil baitzen, bere aitak, bere izebak eta bere aitaren amak haren ardura hartu zuten.
Plazako eskolan ibili ziren bere bost anaia zaharrenek ez bezala, Mailuxak Gainekoleta auzoko eskolan ikasi zuen irakurtzen, idazten eta kontatzen. Eskolan berant hasi zen (1943. urte inguruan) eta gainera, ikasturte laburrak ukan ditu (5 hilabete urtean, neguko elurteek bideak trabatzen baizituzten). Halere, Mailuxak dio eskola maite zuela.
"Francoren eskolak", Mailuxak deitu bezala, euskaraz mintzatzea debekatzen zuen. Katiximan ere, ez zuen euskararik entzuten.
Iroz anai-arrebak, 1948an premua ezkondu, plantatu eta hiru urteren buruan sakabanatu ziren. 1952ko martxoaren 3an, Mailuxa neskato bezala hasi zen Azkarateko Gueyraçague-ren etxean.
1954ko abuztutik goiti, Donibane Garaziko Hiriart familiaren zerbitzuko aritu zen 1958an Dominique Ardoinekin ezkondu zen arte.
Ondotik, bi alaba sortu ziren: Yvette 1960an eta Béatrice 1964an.
Ondoren, Mailuxa haurrak zaintzen, trikotatzen eta lisatzen aritu da, ihizizaina zen senarraren soldataren doi bat osatzeko.
Baina bereziki, senarra lanean ari zelako, denbora anitz pasatu du bere alabetaz bai eta 25 urtez etxean hartu zuten aitaren aldeko izebaz arduratzen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 348 | 348 - Mailuxa Ardoin | 2019 | 0:37:46 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Mailuxa Ardoin: aurkezpena | 0:02:29 | |
| 2 | Familia Erresistenzian (1942-1945) | 0:05:25 | |
| 3 | Luzaide Gainekoletako eskolan | 0:04:52 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Erresistentzia (1942-1945) | 0:03:13 |