Jeanne Eliceche 1931ko otsailaren 24an sortu zen Bidarraiko Turtxilenea izeneko etxean. Bizi guzia hor eman zuen, lehen hamabi urteak salbu (1931-1943), orduan bere aita Ameriketatik itzuli eta Turtxileneako ondoriotasunaz arduratu behar izan baitzuen. Plazako Turtxil Beherean plantatu zen orduan Turtxileneara itzuli aitzin.
Haurtzaroa herrian iragan ondoan, Jeanne eta bere hiru anai-arrebek Turtxileneako bizi baldintza gogorragoei egokitu behar izan zuten (plazatik urrunago, biderik, urik eta elektrikarik gabe). Jeanne eskolan ibili zen azken urteak ziren horiek (1943an 12 urte zituen). Ondotik menaiu klaseak hartu zituen seroren jostundegian, josten ikasi zuen eta neskato bezala aritu zen Baionan (sei hilabetez) eta Parisen (hiru urtez, 17 urtetarik 20 urte arte).
Handik itzultzean, familiako etxaldean plantatu zen eta horko mutilarekin, Koxe Manuel-ekin ezkondu zen.
Bost haur ukan zituzten eta gaur egun, beren seme batek hartu du etxaldearen segida. Turtxilenea famatua da ere, Jeanne eta bere ama biziki sukaldari onak baitziren. Jeannek apairuak antolatu izan ditu etxean, bai eta Turtxileneatik kanpo ere (bataioak, komunioak...). Bederatzi urtez herriko jantegiaz arduratu zen eta 1970etik goiti Bidarraiko bestetako zikirioaz ere bai.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 124 | 124 - Jeanne Eliceche - Koxe Manuel Eliceche | 2011-07-28 | 1:31:31 | Bidarrai | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jeanne Eliceche: Aita artzain Ameriketan | 0:01:52 | |
2 | Jeanne Eliceche: galarrotsak Bidarrain | 0:02:55 | |
3 | Jeanne Eliceche: elkarren ezagutza eta ezkontza | 0:07:19 | |
4 | Jeanne Eliceche: Turtxilenea, janleku famatua | 0:02:28 | |
5 | Koxe Manuel Eliceche: aurkezpena | 0:01:36 | |
6 | Koxe Manuel Eliceche: 14 urtetan hasia kontrabandan (1943) | 0:01:50 | |
7 | Koxe Manuel Eliceche: hastapeneko antolaketa kontrabandan | 0:01:20 | |
8 | Koxe Manuel Eliceche kontrabandan: trafikoa | 0:02:41 | |
9 | Alemanek hil kontrabandista | 0:02:17 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Jeanne Eliceche: ezkontza Erratzun | 0:04:44 | |
2 | Gazterik hasia kontrabandan gerla denboran | 0:04:56 | |
3 | Alemanek hil kontrabandista | 0:01:49 |