-
|
- Euskara
Joséphine (Josette) Erramoun
1941 / 2026
Afiliazio herria:
Baiona
Joséphine (Josette) Ansolabehere (ezkondu ondoan Erramoun), Bankako Espila izeneko etxean sortu zen 1941eko martxoaren 19an. 11 haurrideko familia bateko 4.a da.
Bere sortetxea urrun izanik, ez zen 7 urtetan baizik eskolara abiatu. Gero, zertifikata lortu arte segitu zuen (1947-1955).
Hiru negu herriko seroren jostundegian iragan ondoan, 1958an menaiu-egile lanbide gaitasun agiria (CAP) lortu zuen eta ondotik bere burasoak baserrian lagundu zituen, sasoineko lan batzuk kanpoan eginez ere (anaia bat Estatu Batuetara joana zen eta bere aita 1961eko abuztuan zendu zen).
Neguan, antzuak Azkarateko bazkalekuetara eramaten zituen eta bere senarra izanen zena han ezagutu zuen.
1963an, Baionako Le Chistera jatetxeko jabea bere xerka etorri zen zerbitzari bezala enplegatzeko. Gogoz kontra, Banka utzi eta Baionara joan zen, jakin gabe bizi guzia han pasatuko zuela.
Jeannot berekin Baionara etorri baitzen, 1969an ezkondu ziren eta Le Chistera utzi zuen Cazenave xokolategian sartzeko (sasoineko lana, ekainetik urrira).
1969an eta 1971n bi haur ukan ondoan, 1974an xokolategia utzi zuen, hamar urte berantago (1984ko uztailaren 15ean) senarrarekin erosi zuten Bar du Marché ostatura joateko.
2000. urtean semeak segida hartu baldin badu ere, Joséphine biziki aktiboa da oraino.
Aspaldian Baionan bizi baldin bada ere, Euskal Herri barnekaldeari biziki atxikia zaio eta asteburuak Azkaraten eraiki duten etxean pasatzen ditu, hots Jeannot-en sorterrian.
2026ko maiatzaren 16an zendu da.
Zati hautatuak
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | GI-ELEKETA-11 | Eleketa kronika #11: Joséphine Erramoun | 2014 | 0:12:35 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | 270 | 270 - Joséphine (Josette) Erramoun | 2016 | 0:39:48 | Terexa Lekumberri | |
| 3 | GI-ELEKETA-10 | Eleketa kronika #10: Joséphine Erramoun | 2016 | 0:14:22 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Joséphine Erramoun: aurkezpena | 0:02:02 | |
| 2 | Joséphine eskolan | 0:02:36 | |
| 3 | Baserriko eta etxeko lanak Banka Espila sortetxean | 0:04:17 | |
| 4 | "Le Chistera" jatetxea (1963-1969) | 0:03:14 | |
| 5 | Lehen autoa | 0:02:45 | |
| 6 | Cazenave txokolategian (1969-1974) | 0:02:49 | |
| 7 | Baionako Merkatuko Ostatua: 1974tik 2000ra | 0:03:58 | |
| 8 | Baionako Merkatuko Ostatuaren erostea (1984). Lan egun baten kontakizuna | 0:01:52 | |
| 9 | Hornitzebideak. Eguneko menuaren osaketa | 0:01:27 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Etxeko lanak 1950 hamarkadan | 0:02:39 | |
| 2 | Artzaingoa Banka Espilan | 0:01:34 |