-
|
- Euskara
Anita Esponde
1951
Afiliazio herria:
Ahetze
Anita Esponde 1951ko ekainaren 22an sortu zen Senpereko Jauregiborda baserrian. Lau haurridetarik hirugarrena da bera.
4 urte eta erdirekin herriko eskola pribatura joaten hasi zen 7 urte arte.
Familia San Martin egunez (azaroak 11) Ahetzera aldatu zen Marimartienea baserrira. Anita eskola publikora joan zen 12 urte arte.
1963tik 1975era, amari laguntzen zion herrian 1962tik kudeatzen zuten Iriartia jatetxean.
1971ean ezkondu eta 1975eko urriaren 5ean bere senarraz bereizi, jatetxea eta herria utzi, eta Baionara joan zen bizitzera bere biziko gizonarekin: Txomin Ezponda bertsolaria.
1975 eta 1980 artean Baionako hainbat saltokitan saltzaile izan zen eta 1978an alaba ukan zuen.
1980 eta 1983 artean, Arbonako "Guyenne et Gascogne" denda hartu eta Ahetzera itzuli zen bizitzera, 1983ko uztailaren 31ean, bikoteak eraiki berri zuen etxera (1977ean erosi lur sail batean).
1983 eta 1988ko ekaina artean, Anitak salmentan segitu zuen (Styleco dendan, Donibane Lohizunen) eta semea ukan zuen 1988ko abenduan.
Laneko azken 17 urteak Biarritzeko garbitoki batean pasatu zituen (1990-2007).
Anita 1981ean berriz ezkondu zen zibilean, eta 1985ean elizan. Gaur egun erretretaz gozatzen du.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 251 | 251 - Anita Esponde | 2015 | 1:15:39 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | GI-ELEKETA-20 | Eleketa #20: Anita Esponde | 2015 | 0:13:28 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Anita Esponde: aurkezpena | 0:02:27 | |
| 2 | Etxetiar familia Senperen 1950 urteetan: bizi-baldintzak | 0:01:52 | |
| 3 | Etxetiar familia Senperen 1950 urteetan: baliabide ekonomikoak | 0:03:01 | |
| 4 | Ihauteriak eta erlijioa | 0:03:12 | |
| 5 | Senperetik Ahetzera (1958) | 0:03:32 | |
| 6 | Eskola giristinoa eta apezen boterea | 0:04:05 | |
| 7 | Sexualitatea eta bizi afektiboa | 0:05:28 | |
| 8 | Lehen ezkontza (1971) eta bereiztea (1975) | 0:12:08 | |
| 9 | Elizaren jarrera dibortziatuei begira. Bigarren ezkontza | 0:15:14 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Senpereko eskolan giristinoan sartzea (1955) | 0:02:43 | |
| 2 | Apezen boterea (1950 urteetan) | 0:01:14 |