Bernard (Beñat) Etchart

Sorturtea: 1938

Afiliazio herria: Irisarri

Beñat Etchart 1938an sortu zen Irisarriko Piarrestegia etxean, hots bere aitaren sortetxean. Bere burasoak XIX. mendearen bukaeran sortuak ziren, ama 1896an, aita 1899an. Berant ezkondu ziren. Alabaina, Beñat sortu zelarik, 42 eta 39 urte zituzten.

Beñat ahizpa handi batez (Nicole) eta gazte batez (Gracie) inguraturik handitu zen. Herriko eskola publikoan ibili zen (1952an, CEP lehen mailako ikasketen ziurtagiria lortu zuen), gero Hazparneko kolegioan egon zen 1952tik 1954ra eta azkenik Lekorneko Garroako laborantza kolegioan 1954tik 1956ra. Bertan, hilabetean aste batez egoten zen, momentu berean bere aitaren langilea zelarik.

Gero, bere aitarekin postazko ikastaldi bat abiatu zuen, eta horri esker, hautagai libre gisa, bere  hargin CAP gaitasun agiria lortu zuen (1958).

Soldadugoa egin ondoren (1959-1961), hargin bezala plantatu zen bere aita laguntzeko, eta 1966an behin betiko ordezkatu zuen.

Hortik aitzina, eraikuntzaren eta ingeniaritza zibilaren munduan nagusitzen hasi zen,

1973an SA Etchart enpresa sortuz, ondoren, SOBATPekin (kanalizazio enpresa - 1976) ur ekartzera joz, eta gero higiene publiko eta araztegietara. Ondotik, unitate berri eta berreroste batzuekin, Euskal Herrian eta haratago hedatu zen. 

1989an sortu Etchart Taldearen holdingak 1130 pertsona eta 31 adar biltzen zituen 2017an (filmatze urtea), higiezinen arloan ere gaitasunak zituztenak (SOGIM-1986), baina ere mantenuan (SOBRIM-1986), eraikuntzarako materialen negozioan (MTP), elektrizitatean, etab.

Beñat Etchart 1964an ezkondu zen. Hiru haur ukan zituen 1967an, 1971n eta 1976an. Gaur egun, hiruak familia enpresan dira.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 287 287 - Bernard (Beñat) Etchart 2017-02-10 1:13:18 Irisarri Terexa Lekumberri

Pasarteak

# Izenburua Iraupena
1 Bernard (Beñat) Etchart : aurkezpena 0:04:05
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.