-
|
- Euskara
Johañe Etchebarne
1933 / 2016
Afiliazio herria:
Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine
Jean, izengoitiz Johañe Etchebarne zortzi haurretako familia batean sortua da (5 mutiko eta 3 neska), Zuberoako Lakarri herrian, Mehexe etxaldean non anaiarekin batera segida hartu duen.
Zazpi urte dituenetik, aitarekin Iratiko alhagietara igo da.
Hamahiru urteetan, lehen aldikotz bortura bakarrik joaten da, olha beste bost artzainekin partekatzen duelarik. Geroztik beti hara joaten segitu du, neguan Biarnoko Sauvelade herriko alhagietan pasatuz.
Ikus-entzunezko grabaketa Iratin egina izan da, Arratzolatzeko olhan. Johañe Etchebarnek bere artzain bizia bortuetan aipatzen du. Aurkezten du eta deskribatzen Zuberoan hain berezia den artzain-olhen antolaketa berezia: txotxen sistema, sei artzainetako bakoitzari doakion ohiko funtzioa (mailakatua eta asteko egun bakoitzarentzat ezberdina) bai eta ere artzainen olhatik beren etxerainoko joan-jinen aldizkatzea.
Argibideak ematen ditu ere mendiaren okupazio sistemaz mailaz maila; kontatzen du nola esnearen eta gasnaren sasoia iragaten den, txotxaren banaketa zuzenarekin, halaber mugatik hurbil den mendi horretako bizi soziala.
Sauvelade herrian zendu da, 2016ko apirilaren 29an.
Ikus ere
- Argazki-bilduma (2008)
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 63 | 63 - Johañe Etchebarne | 2009 | 0:56:31 | Terexa Lekumberri , Philippe Etchegoyhen |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Artzainen eguneroko bizia Arrazolatzen | 0:06:32 | |
| 2 | Olharen ibilmoldea | 0:05:14 | |
| 3 | Santa Madalenan: deiztearen bukaera | 0:03:47 | |
| 4 | Gasnatzea bortuan | 0:06:25 |