Larraineko Errege Txopitak: Katti Larrandaburu eta Jean-Pierre Recalt dantza maisuak

Lekukoa(k): Johañe Etchebest

Johañe Etchebest-ek dantza maisu ezberdinekin ikasi du. Katti Larrandaburuk gorpuztasunean estetika bat erakatsi dio, gorputza nola atxikitzen den, zehaztasuna. Dantza klasikoaren eragina bere erakaskuntzan azpimarratzen du. Zorroztasun bat transmititu dio, adibidez pausuak hesteko maneran. Jean-Pierre Recalt-ek aldiz pausuen zentzua eta logika erakutsi dio: pausu bat zergatik eta noiz sartzen den (entrexanta bat nun eginen den adibidez). Lurrarekiko harremana ere aipatzen du. Erritmo ezberdinekin jostatzea ere transmititu dio eta pausuetan erritmo ezberdinak nola sartu.

Ondotik, Johañek pausuak interpretatzeko manera ezberdinak erakusten ditu: pausu bat hesteko manera ezberdinak, pausu bat erritmo ezberdinakin egitea.

Johañe Echebest-ek dantza eta musikaren harremana azpimarratzen du. Mixel Etcekopar edo Jean-Charles Sanz musikariek jotzen dutelarik, dantzariei so egiten diete. Konturatzen badira dantzaria erritmoarekin jostatzen dela, berarekin sartuko dira joko honetan. Dantza eta musikaren arteko lotura azkar eta inportantea da.


Lekukoa(k): Johañe Etchebest

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2014-07-18

Iraupena: 0:12:20

Erreferentzia: 211-3

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1405

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1407

Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Zuberoako dantza, Dantza eta transmisioa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.