-
|
- Euskara
Luixa Etchepare
1922
Afiliazio herria:
Lekorne
Luixa Etchepare 1922ko azaroaren 16an sortua da, Heleta Gaineko Etxean. Zortzi haurreko etxetiar familia bateko bigarrena da.
Heletako eskola pribatuan ibili zen, 10 urte arte (hiruretan hogei haur inguruko gela bakarra). Gero, bere ahizpa nagusiaren osagarri arazoek, asmatikoa baitzen, Zuharritze auzoaldeko etxe batean lan egitera obligatu zuten (haurren artatzea, abereen deiztea, etab.), haren ordezkatzeko. Etxe hartan lau urtez ari izan ondoan, azkenean, herriko dendari kurtsoak segitu zituen, satisfos (dendaria izan nahi zuen). Baina 1938ko otsailean, Lafitte familiaren zerbitzuan sartu behar izan zuen, Iparragerrian (Lekorneko Gerezietan). Han, urteetan parte hartu zuen Germain Lafittek 1930an sortu Lafitte enpresaren garapenean (mintegiak, baratzeak), etxaldeko lana denbora berean gelditzen ikusiz. Luixak Germain eta Yvonne Lafitteren hiru alabak artatzen zituen (Germain Lekorneko auzapez ere zen eta Yvonne errientsa). Haietarik bi, Marie-Andrée eta Emilie, enpresan sartu ziren, 1960an. Luixak etxeko intendentzia ere kudeatzen zuen, beharrez langileei jatera emanez. 1986an, erretretan sartu zen baina Germain et Yvonne Lafitte artatzen segitu zuen, zendu ziren arte (1993ko maiatzean eta martxoan). Beti Iparragerrian bizi da, nahi ala ez hartu baina orain arrunt laket duen etxean.
Heletan eta Lekorne Gerezietan iragan biziaren oroitzapen zenbait aipatzen dizkigu.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 222 | 222 - Luixa Etchepare | 2014 | 1:18:35 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Gaztaroa Heletan | 0:11:58 | |
| 2 | Urteko bestak eta kristau ohidurak Heletan | 0:06:36 | |
| 3 | Familia bordaldea | 0:04:33 | |
| 4 | Besta-Berri Heletan: prozesioa eta desfilea | 0:07:56 | |
| 5 | Lafitte taldearen historikoa | 0:17:08 | |
| 6 | Intendente eta etxeko enplegatu | 0:05:34 | |
| 7 | Hierarkiazko harremana eta lan baldintzak | 0:06:27 | |
| 8 | Harremanak Gerezieta eta Lekorne artean | 0:06:00 | |
| 9 | Euskal dantza : erakaspena eta bilakera | 0:10:15 | |
| 10 | Erretretan | 0:01:54 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Lekorneko Lafitte mintegiak | 0:07:10 | |
| 2 | Luixa Etchepare: aurkezpena | 0:01:41 | |
| 3 | Besta Berri Heletan : prozesioa eta desfilea (1920-1930) | 0:05:47 |