-
|
- Euskara
Fernand Franchisteguy
1928 / 2017
Afiliazio herria:
Iholdi
Fernand Franchisteguy Iholdin sortua da, 1928an, Otxardia etxaldean (izen bereko kaperatik hurbil), sei mutikoko familia batean. Denek zertifikata erdietsi zuten, herriko eskola publikoan. Zertifikata 1940an atera ondoan, Fernandek familiaren etxaldean lan egin zuen, 1946 arte: 18 urteetan, soldadugora joan aitzineko urtean, bere ttanttak mutil gisa enplegatu zuen. Soldadugotik itzuli eta urte baten buruan, Parisera joan zen, 1950 eta 1955 artean Banque de France bankuan lan egiteko, eta gero Pauera 1956tik 1961era.
1962an, bere sortetxearen segida hartu zuen eta 1968an ezkondu zen, berak baino 14 urte gutiago zituen emazte batekin. Elkarrekin, lau haur ukan zituzten. Hauetarik nehork ez zuen Otxartiaren segida hartu nahi izan. Fernand berant ezkondu zen (40 urteetan).
Beti maite izan ditu dantza, kantua, besta eta konpainia ona. Hamabi urteetan dantzatzen ikasi zuen, herriko gizon zaharrago batek, Piarre Etcheverryk, irakatsirik, eta gero, Charlot bere anaiarekin, dantza jauziak irakatsi zizkieten gazteagoei. Charlotek urratsak ematen zituen eta Fernandek harmonika jotzen. Fernand Besta Berriren karietara beztitu zen, 1956tik goiti, ezkondu arte (1968). Behin entzun orduko kantu bat berriz emateko dohaina ere bazuen eta Parisen iragan denborak euskal kantu anitzen ikasteko parada eman zion.
Bere bizia kontatzen digu, beretako biziki garrantzitsua den kultura baten erakusle.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 164 | 164 - Fernand Franchisteguy | 2012 | 1:06:48 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Elizaren kontrolpean | 0:04:09 | |
| 2 | Neskak eta dantza | 0:01:53 | |
| 3 | Sortetxeari eta Espainiako gerlaz. Fernand Franchisteguy-k emanik | 0:07:10 | |
| 4 | Dantza jauziak Iholdin | 0:04:18 | |
| 5 | Iholdiko toberak (1908 eta 1974) | 0:03:09 |