Françoise Azpeitia

Sorturtea: 1927

Heriotze urtea: 2021

Afiliazio herria: Ezpeleta

Françoise Azpeitia 1927ko ekainaren 6an sortu zen Ezpeletako Xerrenda auzoko Ur Beroa izeneko etxean. Bere buraso baxenabartarrek (aita irisartarra, ama heletarra) okindegi bat bazuten Ezpeletan.

Aski fite, Françoise Chachania auzo etxera joan zen bizitzera, burasoek beren saltegia han ezartzeko erosi zutelarik. Ahizpa bat eta anaia batekin okindegi hartan hazi zen eta berantago negozioaren segida hartu zuen Laurent anaiarekin.

Herriko eskola pribatuan hamar urtez ibili (1930-1940) eta bertan lehen mailako ikasketen agiria lortu ondoan, 1940tik 1944ra, arratsalde guziz seroren jostundegian ibili zen, goizetan burasoak laguntzen zituelarik.
Horren ondotik, okindegian denbora osoz hasi zen eta gero bere anaiarekin familia negozioaren segida hartu zuten.
Bere aitaren, baina ere bere anaiaren garaian, goizeko turnada eta arratsaldeetan euskal bixkotxaren egitea bere gain ziren, gizonen zeregina ogia egitea zelarik.

Françoise-k Xerrenda auzoan iragan haurtzaro nahiz gaztaroko oroitzapenak aipatzen dizkigu: saltzaileen eta ofizialeen zerrenda, Bigarren Munduko Gerla, gazte garaiko ateraldiak…

Chachania okindegia 1989an hetsi zen, Françoise-k 62 urte zituelarik.

2021eko abuztuan zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 354 354 - Françoise Azpeitia 2019-06-28 0:42:46 Ezpeleta Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-18 Eleketa #18: Françoise Azpeitia 2019-06-28 0:14:30 Ezpeleta Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.