Txomin Heguy

1956
Afiliazio herria: Hazparne

1956ko urriaren 7an sortu da Txomin Heguy Hazparneko Peña auzotegian kokatua den Españoldea etxean. Langile familia bateko haur zaharrena da (haren gurasoek zapatagintzan lan egin dute Hazparnen; hura sortu eta bere amak juntatzaile lana etxean segituko du).

Sei urtetan sartu da Txomin Hazparneko eskola katolikoan. Euskara baizik ez du mintzatzen orduan. Lehen hitzak frantsesez, eskolan entzunen ditu beraz. Urte baten abantzuarekin, bigarrenean sartzen da 1970ean, Baionako lizeo publikoan (gaur egun Cassin, Marracq garai hartan) eta urte bat berantago, errienta Eskola Normaleko sartze konkurtsoa kausitzen du. Baxoa 1973an Baionan lortu eta Lescar-eko Eskola Normalera badoa 2 urteko formakuntza segitzeko.

1975ean, 19 urtetan, lehen errient lana betetzen du Nafarroa Behereko Gabadi herrian, ondoko bi urteetan Bastidan lan egiteko (1978-1980). Ondotik, Lekuinen izendatua da 10 urtez errient gisa aritzeko (1980-1990). Harek horrela hautaturik, irakaskuntza urte guzi haiek klase bakarrean burutuko ditu.

1990ean, Euskal kultur erakundeko lehen zuzendaria bilakatzen da Txomin, postu hau 7 urtez betetzeko.

Ordu arte bete dituen ofizioak uztea erabakitzen du orduan, antzerkigintzan, lanbidezko aktore gisa bakarrik lan egiteko.

20 urtez, Biarritzeko Théâtre des Chimères troparen baitan bakarrik lan egiten du kasik. Antzerkigintza 2018an uztea erabakitzen du, idazketan baizik ez aritzeko.

Lizeoan iragaiten duen urtean (16-17 urtetan), euskal kultura eta politika arloko gaiei interesatzen zaie Txomin Heguy. Jeunesse Etudiante Chrétienne (JEC) (Ikasle Giristino Gazteak) eta gehien bat Mende Berri dira orduan haren formakuntzarako gune nagusiak. Aski fite, politika mundutik urruntzen da Txomin haren bizia euskara eta kulturari bakarrik eskaintzeko. Autodidakta gisa, gitarra eta kantuari interesatzen zaie (Jojo eta Bernadette Bordagarai, Urrakoa ikuskizuna Peio Serbiellerekin, Euskal Kantu Txapelketan parte hartuz 1985ean). Eta, Jeannot Arotzarenari esker, kide eskasetan den Hazparneko Jeunes Basques-eko antzerki sailean sartzeko. Geroztik, ez du behin ere antzerki mundua utziko. 1978an, Bordaxuri amateur tropa sortzen du lagunekin (Zapeta xilotik sorkuntza kolektiboak eragin polemiken ondorioz). Hamarkada hartan, 8 obra sortzen ditu Bordaxurik.

Honekin batera, kultur mediazioari hurbiletik interesatzen zaio. Hazparnen, euskal kultur asteak, Zurkaitza kultur elkartea, Eihartzea kultur zentroaren sortzea (honen lehendakari izanen da 3 urtez). Ipar Euskal Herriaren mailan, Euskal Kantu Txapelketaren antolaketa (2 ale), Pizkundea federazioa, Euskal Herriko Kultur Zentroa (aholku batzordeko kide), Euskal kultur erakundeko lehen zuzendaritza.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-100 Bordaxuri antzerkia 1977 0:16:52 Maite Barnetche
2 MB-131 Ainharbe 1978 0:17:56 Maite Barnetche
3 MB-141 Jojo, Bernadette eta Txomin 1978 0:16:57 Maite Barnetche
4 MB-187 Hazparneko kultur astea 1981 0:15:10 Maite Barnetche
5 MB-212 Antzerkia eskolan 1982 0:17:08 Maite Barnetche
6 MB-214 Aita Larzabal (1. zatia - Frantsesezko azpitituluekin) 1982 0:15:10 Maite Barnetche
7 MB-267 Behin bazen olerkari bat 1984 0:14:24 Maite Barnetche
8 MB-278 Hazparneko galarrotsak 1985 0:15:17 Maite Barnetche
9 XAR-044A XAR-044A - Txomin Heguy 1991 0:07:33 Xipri Arbelbide
10 ARRAGOA-7 Txomin Heguy: ofizioz antzerkilaria 2007 0:53:21 Eugenio Arozena
11 313 313 - Txomin Heguy 2018 2:16:14 Terexa Lekumberri
12 EKE-8 Maurice Abeberry (1926-1988) gogoan 2020 1:07:57 Pantxoa Etchegoin

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Langile kontzientzia 0:05:44
2 Euskal kulturaren mugimendua (1978-1982) 0:06:39
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.