Alexis Inchauspe

Sorturtea: 1934

Heriotze urtea: 2020

Afiliazio herria: Donazaharre

Alexis Inchauspe 1934ko irailaren 2an sortu zen Donazaharreko Errekaldea izeneko etxean. Bost haurrideko familia bateko laugarrena zen. 

Lehenik etxe ondoan zuten herriko seroren eskolan  ibili zen eta gero Hazparneko kolegioan (1946-1949). Zertifikata eta oinarrizko ikasketen agiria han ukan zituen.

1949tik 1955era, denbora berean etxaldean eta sasoineko lan ezberdinetan aritu zen: gasnagintzan Roquefort esnetegiarentzat, ikasleak zaintzen Frantsesenia laborantza eskolan, bildots hiltzen, etab. 

Soldadogoa 24 hilabetez egin zuen (1955eko abuztutik 1957ko abendura) Montléry, Saint-Maixent, Mande eta Alger hirietan.

Handik itzultzean, 1958ko maiatza-ekainean ernalarazle izateko formakuntza bat segitu zuen Rambouillet-eko Bergerie Nationale eskolan eta ondoko udazkenean hortan lan egiten hasi zen. Horri esker, etxaldeak eman etekin xumeak osatu ahal izan zituen.  

Bere lanbidearen bidez, baina ere laborantza munduan (besteak beste FNSEA, SAFER edo laborantza asurantzetan) eta herriko bizian engaiatua zelako (auzapezorde 1959tik 1977ra, la Fabrique-ren kide), Alexisek Euskal Herri barnekaldeko laborantzaren eta bereziki Garaziko ibarrekoaren bilakaera ezagutu zuen 1960 urtetarik goiti.

1959an Marie-Jeanne-rekin ezkondu zen eta bost haur ukan zituzten 1960, 1961, 1962, 1967, eta 1971n sortuak.

2020ko maiatzean zendu zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 290 290 - Alexis Inchauspe 2017-03-06 1:15:29 Donazaharre Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Intseminatzaile lanbidearen eboluzioa 0:04:26
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.