-
|
- Euskara
Ihitz Iriart
1987
Afiliazio herria:
Aloze-Ziboze-Onizegaine
Ihitz Iriart, 1987ko martxoaren 6an sortua, Xiberoko aloztarra da. Bost urtez zaharragoa den ahizpa badu. Aita Larrainekoa du, ama Pagolakoa. Familiak asteburuak Larrainen iragaten ditu. Han dute Ihitzek eta bere ahizpak dantza eta kantua ikasi, Errege Txopitak elkarteko Katti eta Robert Larrandaburuk irakatsirik. Bost urteetan hasirik, 18 urte arte, elkarte hortan dantzan ari izan zen. Euskaraz ikasi zuen, Onizegaineko ikastolan, gero Maulekoan, Kanboko Xalbador Ikastegian eta azkenik Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Ihitzek kinesiterapia formakuntza bat segitu zuen, Belgikako Charleroi hirian, lau urtez. Hango kulturaren aberastasuna ezagutu zuen. Gaur egun, Ezpeletan lan egiten du. Gazte-gazterik, Ihitzek, Larraineko dantza eskolarekin, Dantzari Ttiki biltzarrean parte hartu zuen, bai eta lekuko bestetan ere. Hamar urteetan, Kükülleroren rola antzeztu zuen, Larraineko maskaradan. Esperientzia aberasgarri horrek oroitzapen biziki onak utzi zizkion. 2012an, Bedezia izan zen (sendagile), Xiberoko ikastoletako lehengo ikasleek antolatu maskaradan. Natural da emazte gazteak ikustea maskaradan parte hartzen, nahiz eta lehen debekatua zitzaien. Bestalde, gazteek beste aktibitate anitzek erakarririk (kirola, etab.), dantza ohiturak bazter utzi dituzte. Ihitzek Xiberoko pastoraletan ere parte hartzen du: - Atharratze jauregian, Atharratzen 1997an, Aingürü gisa; - Belagileen Trajeria, Aloze-Ziboze-Onizegainen, 2009an, - Ederlezi, 2013an. Azken honek genero horri buruz gehiago ikasteko gogoa eman zion. Dokumentazioa bildu zuen, bereziki Baionako Euskal Museoan. Lehengo pastoralen estilo sinplea, eszenografiaren eta jantzien soiltasuna preziatzen ditu. Ihitz Iriartek kantari formazioa ere badu. Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuen eta, Ama sorkuntzaren ondotik, sei emazte gaztek osatzen duten Amaren Alabak taldean sartu zen. Bere ikasketen karietara, kantu lirikoak posturologian duen eragina ikertu zuen. Gaur egun, Ihitzek Mauleko Kalaka abesbatza zuzentzen du.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 189 | 189 - Ihitz Iriart | 2013 | 1:05:24 | Maddi Oihenart |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pastoralaren kodigoak: sinpletasuna ta hurbiltasuna lehenetsi | 0:03:47 | |
| 2 | Emazteak maskaradan eta pastoralean | 0:12:41 | |
| 3 | Dantzaria, herri baten enbaxadorea | 0:02:34 | |
| 4 | Maskarada, libertitzeko eta elgar ikusteko okasioa | 0:02:24 |