Claude Iruretagoyena

Sorturtea: 1960

Afiliazio herria: Baiona

Claude Iruretagoyena 1960an sortua da, Baionan. 6 urteetan, dantzaren munduari hurbildu zitzaion, Batz Alai taldean sartu zelarik. Koldo Zabala haren lehen dantza irakaslea izan zen. Gero, Orai Bat taldean sartu zen (Jean Nespriasen gidaritzapean) eta gero Aurrera taldean, horiek ere Baionako dantza taldeak izanik. 1970eko hamarkadaren bukaeran, Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldean sartu zen eta Betti Betteluren (Pierre Betelu) ikasle jarraiki bilakatu zen. Horrek, 1981etik goiti, euskal dantzaren irakastera sustatu zuen, Lapurtarrak taldean, 1985 arte, eta gero Euskal dantzaren institutuan, 2000 arte. Aldi berean, Claudek irakaskuntza, agertokiratze eta koreografia teknikak sakondu zituen, Juan Antonio Urbeltzekin (Donostiako Argia konpainia). 1992an ezagun egin zen, Xirula Mirula bere lehen sorkuntzari esker. Haren bigarren sorkuntzak, Ixtorio Mixtoriok, 1996an, Maritzuli konpainiaren sortzea ekarri zuen. Gaur egun, haren zuzendari artistikoa, koreografoa, dantzaria eta jantzi egilea da. 1996an beti, "Gauargi, munduko haurrak eta dantzak" haurren folklore festibalaren sortzea sustatu zuen. 1990eko hamarkadaren bukaeran, ezagutza garrantzitsuak egin zituen (Thierry Malandain, Christine Grimaldi). Horiek haren koreografo ibilbidea markatu zuten eta dantza tradizionalari eta haren jatorriei buruzko ikerketak egitera sustatu zuten. 2005az geroz, Jon bere semearekin elkarlanean, sorkuntzak burutzen dituzte. Iruretagoyena aita-semeek pedagogiaren axola bera partekatzen dute: dantza irakatsi (eta ez dantzak), pertsona bakoitza bere gorputz adierazpenaren aurkitzera lagundu, oinarrizko urratsak zehaztu, haien konbinazio anitzek mugarik gabe sortzeko ahala ematen baitute.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 201 201 - Claude Iruretagoyena - Jon Iruretagoyena 2014-11-02 2:07:11 Baiona Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.